Diputazioko batzar aretoan, eta Kote Olaizola Diputazioko kirol zuzendaria, Arritxu Marañon Donostiako udaletxearen kirol zinegotzia, Jose Antonio Barandiaran Andoaingo alkatea, Itziar Olano Andoaingo kirol patronatuko gerentea eta Jose Angel Rodríguez Bera Bera eskubaloi saileko lehendakariaren aurrean, Bidebietan, ostiralak 10, 19:30 tan eta Andoainen, larunbatak 11, 16:45 tan jokatuko diren Europako EHF Kopa txapelketako partiduen aurkezpena egin zen. Akabak Txapelketa internazionaletan eramango duen jantzi berriaren aurkezpena egin zen ere. Elastikoa txuri, gorri eta berdea eta galtza berdeak dira, eta ohizko babesleei(Kirolgi, Akaba eta North Company) Gipuzkoa Kirolak, Gipuzkoako kirolaren WEB´aren zuzenbidea eta Euskadi eta Donostia hitzak gehitu dira.
Bihar ostirala, 19:30 tan, Bidebietan, donostiako taldeak Turkiako TMO Ankara taldearen aurka jokatuko du, Europako EHF Kopako partiduan. Talde hau Turkiako txapelduna da eta ligan jokatutako 8 partiduak irabazi ditu. Europako Kopan berriz kanporatua izan da. Hiru jokalari internazional turkiarrak, Jugoslabiar bat eta Azerbayan´eko bi jokalari daude aipatzekoak talde honetan. Partidua ez da erraza izango eta lortu den bideoa kanporaketa hau gainditzeko nahikoa dela pentsatu nahi dugu. Beti bezala donostiakoak duten guztia emango dute, eta motibazio eta ilusio haundiakin aurkitzen dira. Hurrengo egunean Andoain izango da bigarren partiduaren lekuko, eta antolakuntza lanetarako Leizarango taldearen laguntza izango dute, kanporaketa donostiakoentzat izango dela itxaropenarekin. Eragingarria da topaketa honetan Akabako Nagore Zipitria jokalaria Andoaingoa dela. Epaileak bi partidutan Holandako bi emakume dira eta Federazio Internazionaleko ordezkaria, Greziarra. Hemendik zorte ona opa diogu Akaba taldeari eta zaletuen eta jendearen laguntza eskatzen dugu denon artean kanporaketa hau lortzeko.
Donostiako taldeak Turkiako taldea menperatu zuen Europako EHF kanporaketaren lehen partiduan, joku azkar eta eraginkor baten bidez Ankararen jokua bertan behera utziaz. Ohizko 5-1 defentsarekin, Turkiarrek gainditu ezina, jokuko lehen 15 minututan bakarrik iraun zuten partidu barruan. Hemendik aurrera donostiakoak bere jokua lasaitu eta markagailuak abantaila hartzen joan ziren. Atsedenera 4 goleko aldearekin joan ziren (13-9). Bigarren zatian eraso azkarren bidez behin betiko markagailuan alde egin zuten. Aipatzekoa da Cruz Robles atezainaren ekitaldia eta Eli Pinedok sartutako 13 golak. Itzuleko partidua Andoainen jokatuko da, bihar larunbata, 16:45 tan, E.T.B.´k zuzenean emangoa duena.
Eskubaloi sailak WEB´aren bidez eskubaloi talde, federazio, jokalari, teknikari, zuzendari, zale eta jende guztiari gabonak zoriondu nahi dizkio, festa zoriontzuak igaro eta URTE BERRI ON.
Igandeak 28, 12:30 ´tan, Barakaldon , Akabak Bordeleko Merinac taldearen aurka jokatuko du. Berriz ere bi taldeak aurrez aurrez ikusiko dira Barakaldoko Gabon Kopan eta Europako Txapelketa prestatzeko aukera ezin hobea izango da bi taldeentzat. Frantziarrak Challenge Cup ´eko 3. erronda jolasten dute Italiako Elpe Altamura taldearen aurka, 03/01/04 ean, 18:00 tan Italian eta 03/01/12 an 16:00 tan Boldelen. Donostiakoak berriz, E.H.F. Koparen 3. erronda jolastuko dute Turkiako TMO SC Ankara taldearen aurka, 03/01/10 ean, 19:30 tan,Bidebietan eta 03/01/11 ean, 16.45 tan, Andoainen, E.T.B.¨k zuzenean telebistaz emango duelarik.