Bera Bera

Hautatu hizkuntza

Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur eman du jakitera urriaren 22an eta 24an Bolaños de Calatrava herrian Japoniaren aurka jokatuko diren bi lagunartekoak prestatzeko 18 jokalariz osaturiko zerrenda. Hortaz Joaquin Rocamora hautatzaileak super amara Bera Berako sei jokalari deitu ditu Ciudad Realen egingo den konzentrarioan: Maitane Etxeberria, Anne Erauskin, Carmen Arroyo – lesioaren ondoren itzuliko da –, Lucía Prades, Elba Álvarez eta Kelly Fonkeng. Bestalde, Japoniako selekzioak Sora Ishikawa deituko du.

Partidak urriaren 22an, ostegunean, eta 24an, larunbatean, jokatuko dira, biak 18etan, Bolaños de Calatravako Macarena Aguilar udal pabiloian. Aurreko egunetan, Espainiako selekzioak entrenaldiak egingo ditu Ciudad Realeko Quijote Arena pabiloian eta Bolaños de Calatravako kiroldegian bertan.

Kontzentrazioaren aurretik, Conservas Orbe Zendal Porriño (urriak 14, Gasca 19,30etan) taldearen aurka jokatu biharamun leku berean egon behar dute, Etxeberria, Arroyo, Álvarez, Amores eta Fonkeng jokalariek, 2029 proiektuaren baitan egiten den entrenaldi saioetara. Igandean Amores Donostiara itzuliko da eta Anne Erauskinen eta Lucía Prades Japoniaren aurkako hitzordu bikoitza prestatuko dute gainontzeko jokalariekin batera.

Bestetik, Gavilanek eta Shunuk elkar ikusiko dute Tunezen, Argentinak, Kongo, Guinea eta bertako talde bat 4 nazio izaneko txapelketa jokatuko dute urriaren 21etik 24ra Hammamet herrian.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores