Bera Bera

Hautatu hizkuntza

Bosgarrenean lortu du aurten super amara Bera Berak Rocasaren gainditzea. Sufritzen jakin izan dute donostiarrak bi puntuak lortu ahal izateko Teldetik (24-26, 11-12 atsedenaldian). 4-0eko partzialari buelta eman, kanporaketak gainditu, eta azken minutuetan, Balzincen bi geldiketek, Arroyok gauzatutako penaltiak eta Alvarezen ‘in extremis 'gol erabakigarriak Guerreras Iberdrola Ligako gorenean jarraitzeko aukera eman diote talde gipuzkoarrari.

Partida berdinduta hasi da Ishikawak Fonkengekin bat egin duelako eta Alvarezek zazpi metroetatik asmatu duelako. Hirugarrenean, baloiak zutoinean jo du, bisitarien lehen abantaila eragotziz. Rocasak 4-0eko partzialarekin partida gelditzera behartu zuen Xabat Beloki – Begiristain, baja–. super amara Bera Berak hiru galera egin ditu jarraian (bederatzi lehen erdian), eta Teldenako taldeak kontraerasoan ondo aprobetxatu ditu, Tort eta Zalduaren bidez (8-4).

Baina donostiarren erreakzioa etorri da: Etxeberria bat eta bi artean sartu zen, Balzinc Kanarietako hegalekoei atea itxi die, Plotton zazpi metroetatik asmatzen, Shunuk zaila zuenean eta Fonkengek berdindu du partida (9-9). Gainera, Amores kontraerasoan, donostiarrei lehen abantaila emate dio (22 ": 9-10).

Rocasak galdutako baloi bati esker (akats gutxi egiten ditu arlo horretan), Alvarezek ate hutsik sartu du gola (10-12), baina Tortek, penaltiz, aldeak murriztu ditu atsedenaldian (11-12).

Bigarren zatian, berdinketa lortu du Polesek, Amoresek erantzun egin du eta Louisek errezitaldia eman zuen kontraerasoan eta, horrez gain, Cuadradoren eskuadrara bidali du pasibo baten ertzean jaurtiketa. Halere, berehala iritsi da bost kanporaketarn zikloa – bi protesta egiteagatik, etsipenaren ondorioz-, eta horrek asko zaildu du defentsako lana. super amara Bera Berak ez du kontzentraziorik galdu, partidari eutsi dio eta ez dio Rocasari utzi gol bat baino tarte gehiagorik (41’: 17-16).

Plottonek penaltiz sartu du gola, Alvarezek birritan egin du barneraketa, Louisek kontraerasoan eta kanpoko jaurtiketetan sartu duena, eta Shunuk, bat-bikoan mina egiten zuen, abantaila handiagoa eman dio taldeari (53’: 21-24). Baina Rocasak bat gehiago zela baliatu da eta partida berdindu du Almudena Rodriguezen bitartez (56’: 24-24).

Gavilánek baloia jaso du, zazpi metroak behartu ditu, kolpeari jaso du eta pista utzi behar izan du defentsak zigorra jaso gabe, baina Arroyok zazpi metroetatik erakutsi du bere lasaitasuna, Balzincek Morentin urrundu du, Cuadradok Ishikawa, baina atezain frantziarrak Ramirezi itxi dio bidea zuen eta Alvarezek hutsunea lortu du sei metrotan. Azken defentsan, super amara Bera Berak Teldera irabaztera etorri dela erakutsi du.

Fitxa teknikoa: Rocasa Gran Canaria 24, super amara Bera Bera 26

Rocasa Gran Canaria 24 (11+13): Cuadrado, Morentín (1), Rodríguez (5), Zaldua (3), Poles (4, 1p), Söthe (1) eta Ramírez (3) - hasierako zazpikoa- Botella (1), Ranz (2), Tort (3), Oliveira (1), Castillo, Medina eta Palomino (o.a.)

super amara Bera Bera 26 (12+14): Balzinc, Louis (5), Plotton (3p), Fonkeng (2), Álvarez (6, 2p), Ishikawa (2) eta Etxeberria (1) – hasierako zazpikoa- Arroyo (2, 1p), Gavilan, Amores (2), Erauskin, Shunu (3), Murgiondo eta Prades (o.a.)

Epaileak: Alberto Murillo eta Pablo García (Andaluziarrak)

Kanporatuak: Poles (Rocasa) eta Ishikawa, Louis, Fonkeng (2), Gavilan, Arroyo eta Imanol Álvarez (super amara Bera Bera)

Partzialak: 3-2, 4-4, 9-5, 9-7, 10-10, 11-12 – atsedenaldia- 14-14, 16-15, 16-18, 20-22, 23-24 eta 24-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores