Horrela, Bera Berak larunbatean egingo du debuta 12,30etan Bidebietan. Egutegi osoa.
Larunbatean bertan, Bera Berak eta Zuazo Barakaldok 19etan ohorezko mailako partida atarian eskolako partaideek pistako zabalean partidak jokatuko dituzte Hernaniko eskolaren aurka arratsaldeko 17etatik aurrera.
Bestetik, Euskal Ligan bigarren fasea abian jarriko da asteburu honetan. Bera Berak Etxebarrin jokatuko du Kukullagaren aurrean, bi sailkapenak batuta aurreneko faseko garaile. Bera Bera kadeteak CB Kukullaga izango du aurrean 10,30etan eta jubenilen txanda, berriz, 12etan izango da Autobuses Juantxu Kukullaga taldearen aurka.
Naranjas Gipuzkoa enpresaren babesarekin, Bera Berak autobusa bete du bi partida hauek ikusi ahal izateko. Autobusa goizeko 8etan irtengo da Bidebietatik.
Bera Bera animatzeko intentzioarekin, berriro txapela lortze aldera, Erreka Laranjak autobusez prestatu duen bidaia honako hau da: martxoaren 15ean, larunbata, goizeko 6etan Bidebietatik irten –finalerdiak 13,30 etan eta 16etan izango dira- eta buelta igandean bazkaldu eta gero, finala 13etan izango baita.
Eta salneurriak, honakoak: autobusa, bazkideentzat, 15 euro; bazkide ez direnak, 25 euro. Hotela, Alcobendasen, logela bikoitzak gosaria barne, 50 euro (bi pertsonentzat) eta banakako gelak gosaria barne, 40 euro. Antza, Kopa abonamendua 11 eta 15 euroen artean egongo da eta partidako salneurria, zortzi eurokoa.
Informazio gehiago Erreka tabernan (943 397 996 Marian) edo honako emailean:
Otsailaren 25ean izango da zozketa Alcobendaseko udaletxean. Final-laurdenak ostiralean jokatuko dira; finalerdiak, larunbatean eta finala, igandean.
Ezagutzera eman dena izan da zozketaren eguna, otsailaren 25ean izango da 18etan Alcobendaseko udaletxean. Zozketari begira, hirugarren urte jarraian, Bera Bera zerrendaburu izango da, oraingo honetan, Helvetia Alcobendaseki batera, izan ere, lehenengo itzuli amaieran lehenengo eta bigarrena izan zirenak.
Zozketan aterako diren aurreneko bi taldeen izenak zerrendaburuarenak izango dira, taulan lehen eta azken lekuan kokatuko direnak eta, ondorioz, balizko finalean baino elkar ez dute ikusiko. Donostiarrak eta madrildarrekin batera izango dira BM Rocasa, Mecalia Atlético Guardés, BM Porriño, Elche Mustang, Zuazo Barakaldo eta Mar Alicante.
Alcobendaseko Amaya Valdemoro kiroldegiak hartuko du Kopa, final-laurdenetan 12,30etan, 16etan, 18etan eta 20etan; finalerdiak, 13,30etan eta 16etan eta finala, igandean, 13etan.
Iazko otsailean Porriño, final-laurdenetan Bera Bera luzapena behar izan zuen Zuazo Barakaldo gainditzeko; finalerdietan Elche Mustang taldeari irabazi zion (23-20) eta hirugarren Kopa eskuratu zuen finalean BM Rocasaren aurrean (25-24).
Praktikak egiterakoan, Amaia Orozek elite mailako talde baten lana gertutik ezagutu nahi du eta, gainera, bere ekarpena egin nahi die Imanol Álvarez eta Martin Larrañaga entrenatzaileei. Horrela helburu batzuk zehaztu zituen taldearekin, besteak beste, konzentrazio hobetze aldera, pistan gozatzeko asmoa eta abar.. eta horrez gain, jokalariekin helburu zehatzak ere bai.
Bera Berak hiru txapelketa lortu zituen iaz eta egun faboritoen artean dago Estatu mailako lehiaketa guztiak bereganatzeko. Amaia Orozek onartzen du “jokalariak jakin badakite txapeldunak direla eta horrek esan nahi duena”. Jokalari beterana eta gazteen artean dagoen aldeaz –Eli Pinedo eta Maitane Etxeberriaren artean, 16 urte daude- “jokalari bakoitzak duen papera barneratuta du” azpimarratzen du.
Horrela, etxeko partidetan eserlekuaren atzean kokatzen da eta “konzentrazio, jokalarien erreakzioak eta motibazioa hizpide, txosten batean entrenatzaileei luzatzen diet aztertu dezaten, guztia errendimendua hobetze aldera”.
Era berean, Verónica Cuñarekin hainbat saio egin ditu, izan ere, 15 hilabete daramatza partida ofizialik jokatu gabe eta kirolean eta eskubaloian murgiltzen hasi diren eskolako gazteei begira jokuen bidez baloreak eta arauak ezarri ditu. Eta bestetik, Masterreko amaiera lan bezala eskubaloi atezaina ditu aztergai, batez ere, aurrea hartzen dutenean, ondorioz, Ana Tempranoren lana aztertzen ari da zuzenean nahiz bideoak ikusten.