Asteburuan lau partida ditu Bera Berako harrobiak. Larunbatean 12,15etan Zumarragako Ispilla kiroldegian, lurralde mailako Bera Bera kadete taldeak Aker Urola izango du zain. Lehengo asteburuan garaipena lortu zuen talde bakarra izan zen, 22-18 Urnieta Mecanizados Kamoxi.
Euskal Ligan, larunbata eta igandea Bidebietan. Bera Bera kadete taldeak Basauri izango du aurrean larubatean 15,45etan, hau da, ohorezko mailako taldeak E. Castelldefelsen aurka (18etan) partida atarian. Lehengo ostiralean, kadeteek 17-21 galdu zuten Kukullagaren aurka.
Igandea, jubenil taldearen txanda. Bidebietan, 11,30etatik aurrera, Verónica Valverderen taldeak Aloña Mendi izango du aurrean. Azken jardunaldian, jubenilek 24-32 galdu zuten Autobuses Juantxu Kukullagaren aurka.
Eta senior taldeak Muskizen jokatuko du bertako taldearen aurka larunbatean 16,15etan.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Eider Lizarbe. Donostiarrak errehabilitazioarekin jarraitzen du.
Jorge Dueñasen deialdiak azken orduko aldaketak izan ditu, oraingo honetan Bera Beran eragina du. Datorren astean Holandaren aurka jokatu behar dituen bi partidei begira Ana Martínez izango da sudurra apurtuta duen Macarena Aguilar ordezkatuko duena.
Horrela, sei dira Bera Berako jokalariak selekzioekin arituko direnak martxoaren 23tik aurrera. Ana Martínezekin batera, Holandara joango dira Eli Pinedo eta Patri Elorza; Maitane Etxeberria eta Esther Arrojeria junior mailako selekzioarekin arituko dira eta Nitsan Dunay Israelekin Turkiara.
Bihar, martxoak 22, larunbata 18etan, Bera Berak eta E. Castelldefelsen ligako 20. Jardunaldia Bidebietan jokatu behar dutenez, plantillak Alcobendasen lorturiko Kopa zalegoari eskaini nahi dio.
Bera Berak Kopa erakutsiko du eta interesatuek argazkiren bat ateratzeko aukera izango dute. Era berean Koparen oroigarri gisa posterrak salgai jarriko ditu.
Argazkian, Kopa eskolako partaideen eskuetan eta berau babesten duen Imanol Reformaseko gerente Imanol González.
Alcobendasen asteburu honetan Erreginaren Kopako edizioan Bera Berako hainbat jokalarien lana goraipatua izan da. Hiru partidatan nabarmen ageri da Ana Temprano, izan ere, asturiarra txapelketa osoko jokalaririk onena izendatu zuten.
Atezainaz gain, Bera Berako beste lau jokalari Kopako zazpikote onenak osaturiko taldean sartu zituzten: María Núñez, pibotean, Adriana Castro, eskuin hegalean, Eli Pinedo esker hegalean eta Alba Menéndez, eskuin alboko gisa. Zarauztarrak oso Kopa bikaina egin du, batez ere Guardésen aurkako final-erdian eta Rocasaren aurkako finalean.
Horrez gain, final-laurdenetan, Maitane Etxeberria Bera Berako jokalaririk onena izendatu zuten. Final-erdietan Ana Martínezen lana azpimarragarria izan zen batez ere lehenengo zatian eta Matxalen Ziarsolok oso partida amaiera egin zuen zortzi gol sartuta.
Eta final laurdenetan Zuazoren aurka, Esther Arrojeria zentralak norgehiagoka bikaina jokatu zuen, Sagrario Santana junior mailako selekzioko hautatzailaren interesa sortu zuena eta, batekin eta besteekin hitz egin ostean eta Kopan izan duen ibilbidearekin, deialdian sartzea erabaki zuen. Ondorioz, igandean Madrilera joan beharko du Frantziara txapelketa batean parte hartu aurretik. Deialdian Maitane Etxeberriarekin bat egingo du usurbiltarrak.
Atzo zorion gutuna izan zen eta gaur Sofia Erreginak Bera Bera Eskubaloiko jokalari, entrenatzaile eta zuzendariei audientzai eskaini nahi diela iritsi da, pasa den asteburuan Alcobendasen Kopako XXXV. edizioa irabazteagatik.
Harrera apirilaren 10ean izango da eguardiko 12etan Zarzuela Jauregian.
Bera Berak Erreginaren keinua eskertu nahi du suposatzen duen aitortzagatik eta emakumezkoen kirolaren eta eskubaloiaren mesedegarri delako.