Bera Berak kirolan segurtasuna bermatzeko ideiarekin bat egiten du. Bi orduko saioan azalpen teorikoak jasotzeaz gain, bertan elkartu ziren 14 pertsonak ariketa praktikoak egiteko aukera izan zuten, kardiobiriken susperketaren metodologia ezezik Desfibriladore Automatikoen erabilera ere ikasi zutelarik.
Bidebieta kiroldegiak horrelako bat du. DYAko hezitzaileek gertaera baten aurrean protokola ahalik eta gehiena betetzea azpimarratu zuten, lanak banatuz, denboral kontrolatzu eta kardiobiriken masaia lasaia eta oso konzentraturik burutzeko.
Bera Berak DYA Gipuzkoari eskertzen dio emandako erreztasunak horrelako saioak burutzeko. Horrela, pistaren inguruan ia egunero diren pertsonek horrelako egoera baten aurrean jakin badakite zer egin behar duten.
Argazkian, Patri Elorza eta Adriana Castro.
Horrela, Ainhoa Etxeberria Bera Berako jubenil mailako atezainak Usurbilen eta Ordizian ditu deialdiak. Bihar 11,30etatik 13,30etara Oiardo kiroldegian izango dute saioa eta igandean, berriz, Majori kiroldegian 11etatik 13etara. Bertara Maitane Etxeberria ere deitu zegoen baina hegalekoak ohorezko mailako taldearekin bihar Bidebietan arituko da.
Irati Kamio eta Elene Vázquez berriz bihar eta etzi Donostiako Gaska kiroldegian elkartuko dira, 10etatik 12etara kadete mailako selekzioarekin entrenatzera.