Bera Bera

Select your language

Duela astebete hasita denboraldi amaiaera arte, Bera Berak kirol ibilbidean Teskal izeneko tresna baliatuz, errendimenduko kirolarien gaitasun psikologikoei helduko die.
Horrela, froga moduan kadete mailako zazpi jokalari eta lehenengo urteko jubenil mailako bat proiektu honetan sartu dira, hau da, hurrengo urtean jubenil mailan arituko direnak.
Goi mailako errendimenduan aditua den Josean Arruzak eta Gloria Balagué, Chicagoko Illinoiseko Unibertsitateko irakasleak eta goi mailako psikologak garatutako programak azken hamarkadan kirolari ugariekin erabali dute. Eremu ikerketa lana Silvia Esteban psikologak egingo du, jokalarien errendimenduaren optimazioa eta entrenatzailearekiko komunikazioa hobetze aldera.
Kirolariari dagokionez, bera ahalmenaz hausnartzeko aukera emango dio Teskalek eta estresa, autokonfidantza, erabakiak hartzeko eta orden taktikoa bezalako gaitasunak nola moldatu. Entrenatzaileak komunikazioan urratsak emango ditu kirolariarekin finkaturiko helburuak lortzeko eta taktikoki erabaki egokiak aldez aurretik hartzen saiatu. Era berean, kirolarien errendimenduan eragina duten beste egoerak aztertzeko garaian arreta pertsonalizatua emateko aukera uzten du.
Horrez gain, zuzendaritza teknikoak programa bat izango du eskura portaera eta kirolarien eboluzioaren berri datu objetiboekin emango duena, teknifikazio sistema aintzindari, berritzaile eta pertsonalizatua osatuz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores