Hasiera hasieratik aldapa gora jarri da partida donostiarrentzat. Anabel Mateok jaurtiketetan asmatu du eta taldea aurretik jarri du. Bera Berak tarteari eutsi dio Nitsan Dunay eta Eli Pinedori esker. Bera Berak berdinketa lortu du baina Mateori Marizza Faria jokalaria gehitu zaio. Mar Alicantek lehenengo zatian sarturiko 15 goletatik, 13 egin dituzte bien artean.
Bigarren zatian, Reyes Carrerek Marizza Faria estu lotzea agindu du eta asmatu egin du, Mar Alicanteren erasoa bloketatuz. Zoqbi atepean, 20 minutuetan bost gol besterik ez dute lortu eta Bera Berak aprobetxatu du , batez ere, Adriana Castro eta Matxalen Ziarsoloren bitartez.
Donostiarren eskarmentua, prestakuntza fisikoa hobea eta baliabideen aniztasunak eman dio Bera Berari behar zuen kemena bigarren zatian partida iraultzeko eta azkeneko minutuetara sei goleko tartearekin kudeatzeko, partidaren zailtasuna adierazten ez duena.
Bi puntu gehiago liga eskuratzeko borrokan, 12. jardunaldi jarraian garaipena poltsikoratuz eta martxoaren 13an Elcheren aurka partida erabakiorra izan aurretik, Alemaniako txapeldun eta egungo líder Thüringer hartuko du Bera Berak Gascan Cup Winners’ Cupeko final-laurdenetan.
Fitxa Mar Alicante 24, Bera Bera 28 Mar Alicante 24 (15+9): Tornero, Moreno, Corbi (1), Mateo (10), Vicente (2), Juárez (4), Marizza Faria (6), Marín, González, Ayllón, Gayo, Estévez (1), Torres (o.a.).
Bera Bera 28 (13+15): Yamiley, Altuna, Arizaga, Dunay (2), Núñez (2), Elorza (3) eta Pinedo (6) –titularra- Menéndez, Ziarsolo (6), Castro (5), Rubio (2), Ederra (2) eta Zoqbi (o.a.)
Epaileak: Roberto Carlos Mendoza eta Juan Pablo Visciarelli, Andaluzia Kanporaketak: Pinedo, Elorza (2) eta Rubio Bera Beratik eta Tornero eta Corbi Mar Alicantetik.
Partzialak: 2-0, 5-2. 6-6, 9-7, 11-11, 15-13 –atsedenaldia- 16-14, 18-17, 19-19, 20-23, 21-25 eta 24-28
Garako kazetari Juan Carlos Elorzak jasotako datuen arabera, Porriñon Kopan sartutako 73 golei esker, Bera Berari 15 gol falta zitzaion 18.000 lortzeko. Horrela, larunbatean, Eli Pinedok jokaldiz sarturiko golari esker iritsi zen Bera Bera kopuru horretara.
Iazko denboraldian Libe Altuna izan zen 17.000 gola egin zuena. 2012ko martxoaren 31n izan zen eta Saguntori egin zion Bidebietan ere bai. Eli Pinedok berak ligan 14.000 gola egin zuen iaz Alcobendasen eta aurten Bidebietan Danubius Galatiren aurka Europan, 2.000. gola. Gol guzti horietatik, egungo plantillak 3.416 gol daramazki, Matxalen Ziarsolo, Eider Rubio, Eli Pinedo eta Libe Altuna jokalarien artean, 2.822.
Alacantera
Bestetik, taldea gaur goizeko 9,30etan atera da autobuses Alacantera. Monreal del Campon geldituko da bazkaltzen eta 20,30etan iritsiko da. Bihar eguardiko 12etan entrenaldi saioa burutuko du eta Mar Alicante taldearen aurka 18. Jardunaldiari dagokion partida jokatuko du San Agustin ikastetxeko pabeiloian 20,30etatik aurrera.