Aurreneko denboraldian ez bezala data testuinguru ezberdin batean iritsi da, izan ere, Bera Berak gutxitan izan du liga jokoan eta garai hauetan líder, inoiz ez. Horregatik biharko norgehiagokan Bera Berak bi puntuak behar ditu lidergoari eusteko beste jardunaldi batez, urtarrilaren 12an Rocasari irabazi eta Alcobendasen Elcheren porrota lagun lortu zuena.
Izan ere, elxetarrak eta kanariarrak dira aurkari zuzenak oraindik ere. Lehengo astean Helvetia Alcobendas eta Mecalia Guardés taldeek agur esan zioten ligari, azkeneko bost jardunaldietan erabakiko dena. Rocasak Itxako hartuko du, Elchek Mar Alicante, hau da, sailkapeneko gorenekoak puntu premia dituzten taldeen aurka lehiatuko dira gelditzen den jaisteko postu bakarra saihesteko -Castro Urdialesek matematikoki maila galdu du dagoeneko-.
Lehengo larunbatean bezala Eider Rubio baja izango da sorbaldan, arazo horiek ezin gaindituz dabil donostiarra. Aurrean, Esportiu Castelldefels. Reyes Carrerek lehengon esan zuen “ez zuela merezi mailari eusteko borrokan egotea”. Bidebietan bere jokalari gazteak joku alaia egin zuten, puntuak behar dituzte, Bera Beraz gain Guardes eta Elche hartuko dituzte Can Vinader kiroldegian eta datorren larunbatean partida erabakiorra dute Etxebarrin Kukullagaren aurka.
Guztira 29 gazte elkartu ziren -15 neska eta 14 mutil- harrobiko koordinatzaile Verónica Valverdek eta María Gracia entrenatzaileak zuzenduta, infantil, kadete, jubenil eta senior mailako jokalariak laguntzaile izan zituztenak eta Ohorezko mailakoek ere parte hartu zuten ekimenean.
Lau saoietan zehar gazteek ekitaldi ugariekin gozatu zuten, pistan nahiz kanpoan burutu zirenak, baloiarekin eta gabe, partidaz jokatuz ala ez. Orokorrean balorazioa “oso positiboa” izan da Verónica Valverderen esanetean eta oso amaiera bikaina izan zuen lehengo larunbatean Bera Bera eta Helvetia Alcobendasen arteko norgehiagoka hasi aurretik partida ugari jokatu baitzituzten Bidebietako kiroldegiko pistan.
Kanpuseko argazkiak