Bera Bera

Select your language

Atzo Donostiako udalean eta gaur Gipuzkoako foru Aldundiak hartu ditu eguardian Bera Berako jokalariak pasa den larunbatean matematikoki Telden liga lortu eta gero. Gipuzkoako Ahaldun nagusi, Martin Garitano; Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu Ikerne Badiola eta kiroletako zuzendari Asier Sarriegik egin die harrera Bera Berako jokalariei, hirugarren aldiz jarrain ligaren jabe egin direnak. Badiola diputatuak Gipuzkoako kirolaren goimaila azpimarratu du eta Garitano ahaldun nagusiak “gipuzkoarentzat luxu bat da halako kirolariak izatea” eta era berean adierazi du “hurrengo belaunaldientzako eredu bat zarete”. Bera Berarekin batera Iñigo Peña izan da Foru Aldundian, brontzezko domina eskuratu baitu Europako piragismo txapelketan K4 modalitatean. Garitanok eta Badiolak margolana oparitu die Bera Berako jokalariei eta Alba Menéndez, Nagore Arizagak eta Fernando Diez Mintegi presidenteak jokalariek sinaturiko kamiseta bat aldundiari.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores