Bera Berarentzat, hiru hilabete hauetan, 17. partida izango da. Erreferentzi gisa, iaz donostiarrek 38 partida ofizialak jokatu zituzten denboraldi osoan Estatu eta Europako lehiaketetan. Imanol Álvarezen jokalariek Superkopa, Ligako bederatzi eta maila handiko Championseko sei partida jokatu dituzte eta, horrez gain, nekea eragiten duten bidaiak barne.
Irailaren amaieran Barakaldon Zuazoren aurrean, Bera Berak astero bi partidari jokatzeari heldu zion eta fase hau Etxebarrin amaiatuko du bihar. Donostiarren helburua da hamargarren garaipena bereganatzea eta, ondorioz, bajak izan arren -azkena Dunayrena- bikain atera, lidergoan sendo jarraitu eta, gutxienez, aurkari zuzenekiko partida bat baino gehiago atera Ligaren ia bi hilabeteko etenaldiari begira.
Norgehiagoka Elgoibarren ospatuko da abenduaren 14ean, larunbata. Serbiako Mundialak ligan etenaldia eragingo duenez Euskal Federazioaren asmoa izan da data hauetan horrelako partidarik berreskuratzea nazioarteko selekzio baten aurka.
Ondorioz, Imanol Álvarezek ezin izango du Eli Pinedo eta Patri Elorza deitu Mundialean bete-betean egongo direlako. Halere, Ermuko entrenatzailearen asmoa da ahalik eta selekzio onena osatzea.