Elorzak Mangué ordezkatuko du Eurokopan
Patri Elorza Escolmora egin du bidaia Espainiako selekzioarekin bat egiteko eta Marta Mangué ordezkatzeko, atzo Serbiaren aurkako partidan eskuin belaunean lesionatu zena.
Super Amara Bera Berako jokalaria Espainiako Federazioak EHFri emandako lehen zerrendan zegoenez, Dueñasek gasteiztarren aldeko apostua egin du bihar osteguna (18,30etan) Esloveniaren aurka taldea indartzeko. Atzo, esloveniarrek Suedia gainditu arren, Espainia bost goleko aldearekin nagusituz gero, Main Round delakoan egongo litzateke, hortik beheko garaipenak Serbiarren aurkako partidan Suediaren punturen beharko luke. Berdinketak edo porrotak Eurokopatik at geldituko lirateke.
Hortaz, Patri Elorzak Marta López eta Judith Sans taldekideekin bat egingo du, zenbaki berdinak dituztenak batek 43 minutu jokatu ditu, besteak 44 eta biek bina gol sartu dituzte Serbiaren aurka gainera.