Esloveniari aise irabazita, Espainiako selekzioak Suediako Eurokopako Main Round delakoari ekingo diote gaurtik, punturik urratu gabe finalerdiak jokatzeko aukerak ditu oraindik. Suediak eta Serbiak hiruna puntuekin lidergoan diren lehenengo multzoan dago Espainia, bina punturekin dira Frantzia, Alemania eta Holanda, Jorge Dueñasen taldeko hurrengo aurkariak.
Goteborg hirian ospatuko dira norgehiagoka hauek eta Espainiak gaur itxiko du jardunaldia Frantzia indartsuaren aurrean (20,45etan). Fase honetan sailkatu diren taldeen aurka lortutako puntuak kontutan hartzen direnez, punturik gabe dago Espainia, hortaz, akatsarik gabeko ibilbidea burutu beharko du, hau da, hiru partidak irabazi finalerdietan egoteko aukerak izateko. Astelehenean (16,15etan) Alemania izango da aurkari eta asteazkenean (16,15etan), Holanda.
Beste multzoan, Norvegia eta Danimarka launa puntu dituzte, ondoren Rumania eta Txekiar Errepublika binarekin eta Rusia eta Hungaria hutsean.
Super Amara Bera Bera, protagonista
Super Amara Bera Berako Marta López eta Judith Sans izan ziren Dueñasen zerrendan Estokolmora. Mangué jokalariak izan zuen lesioa dela eta Esloveniaren aurkako partidaren bezpera iritsi zen Elorza.
Sans eta López 79 minutu izan dira pistan hiru partidetan, gehien jokatu duten pistako bosgarren jokalariak. Piboteak, bikain defentsan Esloveniaren aurka, hiru gol sartu ditu eta hegaleko jokalariak sei gol lortu ditu. Elorzak jokatzeko aukera izango du Main Round delakoan.