Super Amara Bera Berak Estitxu Berasategi fitxatu du
Super Amara Bera Berak plantilla indartzea erabaki du eta horretarako Estitxu Berasategi fitxatu du, 17 urteko usurbildarra, abuztuan aurredenboraldia burutu zuena, Montse Pucheren agindupean Bidebietan astean bi aldiz entrenatu dena eta Usurbilekin jokatu duena.
Udan, Bera Berak Usurbil taldearekin akordio batera iritsi zen, hegaleko jokalaria fitxatu zuen talde donostiarrak, Bidebietan entrenatzen zen eta Usurbilekin jokatu. Estitxu Berasategik jubenil mailako taldearekin aritu da eta Zilarrezko mailan hiru norgehiagoka jokatu dit hamar gol sartuz.
Ana Martínez jokalariaren lesioa dela eta, apirilaren amaiaera arte bajan egongo denez, Montse Puchek Estitxu Berasategi lehen taldea sartzea eskatu du, non aritzen dira ere bai Eider Lizarbe, Lur Errekondo eta Maialen Husillos.
Etorkizuneko selekzioarekin internacionala izan den Estitxu Berasategi 22. Zenbakia izango du Super Amara Bera Beran. Neska altua da eta kanpoko jaurtiketa indartsua du. Abuztuan, Egiako txapelketan, Puchek minutuak eman zizkion Helvetia Alcobendas eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurka.
Bihar, Valladoliden lagunartekoa
Super Amara Bera Berak bihar larunbata 18etan Aula Valladolid taldearen aurka lagunartekoa jokatuko du Portillo herrian. Senior taldeak jardunaldia duenez, Puche hamabi jokalariekin egingo du bidaia Autocares Davidekin: Temprano, Zugarrondo, Menéndez, Arrojeria, Fernández, Múgica, Zaldua, Ederra, Etxeberria, Ezkurdia, Aramendia eta Berasategi.