Super Amara Bera Berako zortzi jokalari arituko dira abenduaren 21 eta 22an Granollersen ospatuko den Nazioen Kopan. Euskadirekin arituko dira Alba Menéndez, Esther Arrojeria, Silvia Ederra, Maitane Etxeberria, Uxue Ezkurdia eta Leire Aramendia; Alicia Fernándezek Galizarekin jokatuko du eta Judith Sans, Catalunyarekin.
Euskadi, Galiza, Catalunya A eta Catalunya B arituko dira elkarren aurka, Argeliak azken momentuan ezezkoa eman duelako. Euskadiko hautatzaile moduan debuta egingo du egun Aiala Zarautz taldeko entrenatzaile Martin Larrañagak. Euskadik Catalunya izango du aurrean asteazkenean 18,15etan (Esport 3 telebistaz) eta hurrengo egunean Galiza edo Catalunya B elkarren aurka arituko baitira, hirugarren eta laugarren posturako lehia 16etan eta finala 18etan.
Super Amara Bera Berako jokalariaz gain, Euskadiko zerrendan dira Prosetecnisa Zuazoko Maddi Aallá eta Jessica Nogales, Aiala Zarauzko Nerea Arregi, Nora Kortaberria, Ane Del Hoyo, Ane Artola eta Haizea Aldalur atezaina, Helvetia Alcobendaseko Nora Azurmendia eta Usurbilgo Ane Herrero.