Super Amara Bera Bera eta Rocasak Loterías Liga piztuko dute
Loterías Ligako partidarik erakargarrienetarikoa. Suediako Eurokopa eta Gabonak eragindako ia bi hilabeteko etenaldia, Estatuko lurraldeko txapelketa eta Euskal Kopa ostean, egutagiak ia atsedenik ez du emango maiatzaren 27ra arte. Ligako 10 jardunaldi jokaturik, Super Amara Bera Berak bi puntuko aldea ateratzen dizkio Rocasa Ace Gran Canariari. Gipuzkoarrek partida guztiak irabazi dituzte, Teldekoek, aldiz, Gijónen utzi zituzten puntuak Mavi Nuevas Tecnologíasen aurrean. Hori da bi taldeen arteko aldea, garrantzitsua orain, iaz gol average delakoak erabazi baitzuen txapelduna.
Montse Puche eta Antonio Moreno eta entrenatzaileek baja bana dute, lesio larriekin biek, Ana Martínez eta Sayna Mbengue. Super Amara Bera Berako entrenatzaileak 16 zerrenda osatuko du Eider Lizarbe eta Estitxu Berasategi sartuz. Maitane Etxeberria ondo entrenatu da aste honetan.
Bidebietak hartiko du 18etan (Peñaranda eta Yagüe, Aragoikoak) gipuzkoarren eta kanariarren arteko 25. lehia ligan Donostian. Bertako taldeak 18 aldiz irabazi du, kanpoak bostetan eta behin bakarrik eman da berdinketa. Gogoan, Rocasak 2015eko urrian lorturiko garaipena María Gonzálezen golari esker bost segunduen faltan (26-27).
Ziarsolo, Pinedo, Davinia eta Albaladejorik gabe
Bi taldeek erreferentziazko jokalariak galdu dituzte erretiroa hartu dutelako lehen denboraldia behin amaituta. Matxalen Ziarsolo, Eli Pinedo, Bea Fernández eta Tania Yáñez agurtu zituen Bera Berak, Rocasak Davinia López, Alba Albaladejo eta Carmen Toscano, kasu honetan ikasketak direla kausa atzerrira joan da. Halere, oinarria mantentzen dite biek eta sei hilabete pasatu dira berriro elkarren aurka aritzeko.
Mobile Give Day
ONG Alboanek , Bera Beraren laguntzarekin, mobil zaharra eramateko deia egin du, Bidebieta kiroldegian jasoko dena. Kongo EDn duela 20 urtetik baino gehiagotik bizi duten gatazka armatuak sorturiko giza eskubideen urraketa salatzea da kanpaina horren asmoa. Gerra hori hein batean lotuta dago gure teknologia funtzionatzeko ezinbestekoak diren mineral batzuk ustiapenarekin. Helburua Europako legedia aldatzea da, mineral horiek saltzean irabazitako diruak ez dezan eskualde horietako gatazka armatua finantzatu.