Bera Bera

Select your language

2014-15 denboraldian matematikoki liga eskuratu zuenetik, Rocasa Telden gainditu zuen egunetik ez zuen Bera Berak bigarren sailkatuarekiko lau puntuko aldea. Kanariarren aurka larunbatean Bidebietan lorturiko garaipenak (25-21), Super Amara Bera Berak sailkapeneak tartea ireki du, lau puntuko aldea Rocasa eta Mecalia Atlético Guardésekiko. Aurtengo ligan, Montse Puche Imanol Álvarez pare kokatu da. Orduan bezala, bizkaitarrak eta Martin Larrañaga bigarren entrenatzaile zelarik hamar garaipen erreskadan lortu zituzten –Txapeldunen ligako ligaxkarekin- eta urte berrirari (2014ari) bigarren sailkatua hartu zuten Bidebietan, orduan Helvetia Alcobenda, aise gainditu zutena (36-22). Bost puntuko aldearekin joan ziren etxera madrildarekiko eta sei Rocasa eta Guardesekiko. Egia da Loterías Liga donostiarren esku dagoela gaur egun baina Super Amara Bera Berak duen abantaila ez da erabakiorra, zentzu batean, gezurrezko tartea izan daiteke. 2013-14 denboraldi horrek adibideak ditu eta, batez ere, iazkoak. Hamaika partida jarraian irabazi ostean –orain bezala- Imanol Álvarezen Bera Berak hurrengo larunbatean Alacanten –sailkapeneko 12.- galdu zuen eta hiru jardunaldi ostean Telden galdu zuen partida eta gol average delakoa (27-22), hamaika jardunaldiko liga berri bati ekiteko, Alcobendasek baino puntu bat gehiago eta Rocasarekiko bi. Bera Berak ez zuen akatsik egin eta azken aurreko partidan eskuratu zuen bigarren liga Mar Alicanteren aurka. Iazko denboraldian, zortzigarren jardunaldian Guardesen aurka galduta, 2015ko urriaren 31n donostiarrak laugarrenak ziren sailkapenean BM Porriñorekin bat eginda, Bidebietan irabazi zuen Rocasa liderrak baino lau puntu gutxiago eta Mecalia Atlético Guardés eta Prosetecnisa Zuazo taldetik puntu bakar batera. Puchek ohartarazi zion taldeari akatsik ezin zuela egin, hau da, partida guztiak irabazi behar zituela, Telden barne, eta horixe bera egin behar izan zuen gol average delakoari esker, nahiz eta A Guardan baino ez zuen galdu Rocasak. Gipuzkoarrek irekitako tarteak egutegiari ere eutsi behar dio. Izan ere, aurreneko lau sailkatuek alkarren aurka aritu direnean bertako taldeak irabazi du, hortaz, Super Amara Bera Berak Rocasa eta Mecalia Atlético Guardés gainditu ditu Bidebietan, Rocasak Telden galizarrak eta bizkaitarrak eta A Sangriñan ere Zuazok galdu zuen. Datorren larunbatean Lasesarren (19,30etan) derbia izango da eta joera hori mantentzen den ikusiko da. Akatsak garesti ordaintzen direla jakin badakite Rocasak eta Zuazok. Gijonen galdu zuten kanariarrek eta Prosetecnisa Zuazok Malagan, sailkapenean atzean utzi dutena baina bizkaitarrak, Clínicas Rincón edo Aula Valladolidek ligan erabakiorrak izan daitezke. O Porriñon, Rocasak eta Super Amara Bera Berak bertakoak baino gehiago izan ziren. Hortaz, Super Amara Bera Berak bigarren postuarekiko (Rocasa eta Guardés) lau puntuko aldea du baina oraindik Barakaldotik, A Gaurda (Kopa aurretik) eta Telden maiatzean berriro ere, ahaztu gabe Valladolid otsailaren hasieran edo Málaga martxoan. Oraindik 30 puntu gelditzen dira eta oztopo ugari bidean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores