Bera Bera

Select your language

Garaipen handiak ostean, Bidebietan lehengo larunbatean eman bezala Rocasaren aurka, Bera Berak ajea heldu zaio ondoren. 2012-13 denboraldian, Reyes Carrere zuzendari zela, Bera Berak urrats handia eman zuen lehenengo liga eskuratzeko José Ignacio Pradesen Elche Mustang gaindituta (24-18) Bidebietan, elxetarrak hiru puntura utzi zituzten donostiarrak eta average delakoa, alde. Baina handik gutxira Valentzian galdu zuen Bera Berak (25-23), Eider Rubio, Elorza, Menéndez, Ederra eta Ezkurdiaren oroimenean egongo dena. Pucherena ere bai, izan ere, bertara hurbildu zen orduan madrildarrak. Gipuzkoarrek orduan lorturiko abantaila aitaren batean galdu zuten eta Liga eskuratzeko azken jardunaldira arte itxaron behar izan zuten. Hurrengo urtean, Imanol Álvarez eta Martin Larrañaga eserlekuan, Helvetia Alcobendas gainditurik, orduan bigarren sailkatua, urteko lehen partidan 36-22 nagusi izan zen Bera Bera, egungo egoeraren pare. Halere, Bera Berak Alacantenn galdu zuen (23-19), bostetik hiru puntura murriztu zen abantaila eta handik hiru jardunaldietara Telden partida ezezik average delakoa ere galdu zuen. Ostean Alcobendasek eta Rocasak berdindu zuten, madrildarrak krisialdian sartu ziren antolaturiko Kopa ostean eta donostiarrek asmatzen jakin izan zuten Bidebietan azken aurreko jardunaldia bigarren liga etxean uzteko. Bi adibide hauek txapelketa luzea dela adierazten dute, tartea irekitzea zaila dela baina edozein momentuetan egindako lana segituan galtzen dela. Zuazoren arriskuak Larunbatean Lasesarren Super Amara Bera Berak Prosetecnisa Zuazo, lehiaketa ofizialetan beti gainditu duen taldea, ligan hamar aldiz; Kopan, birritan eta Superkopan, behin. Halere, bizkaitarrek Loterías Ligan edozein aurkari gainditzeko baliabideak dituzte. izan ere, behin baino gehiagoetan Bera Bera esku jarri dute. Aurrenekoan, O Porriñoko final laurdenetan 2013an, luzapenean baino ez zuen gainditu Bera Berak Zuazo orduan. 2013-14 denboraldian, Imanol Álvarezek bi sustu izan zituen, iraila amaierako partidan Lasesarren, non Maitane Etxeberria debuta egin zuen, Zuazo asko gerturatu zen markagailuan (53. min, 19-20). Itzuleran, Prosetecnisa Zuazo 6-12 jarri zen aurretik 23. minutuan lehenengo zatian birritan gelditu behar izan zuen partida Bera Berako entrenatzaileak. Alcobendaseko Kopan ez zen sorpresetarako aukerarik eman final-laurdenetan (29-18). Zuazok estu baino estuago jarri zuen Bera Bera duela urtebete Bidebietan (18-16), besteak beste, 47. minutuan 12-14 aurretik jarri zelarik. Eta aurtengo denboraldian Iruñeako Superkopan lehenengo zati bikaina burutu zuten bizkaiarrek (12-13, atsedenaldian).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores