Bera Bera

Select your language

Super Amara Bera Berak sufritzen jakin izan du Lasesarren, Loterías Ligako garaipen berri bat lortzeko Prosetecnisa Zuazo Barakaldo gaindituta (21-24), bigarren zati erdialdean gol bakar batera jarri den taldea (46. min. 18-19). Halere, defentsako lana, abiadura kontraerasoa irteteko Aramendiaren bidez oso eraginkorra eta Tempranoren geldiketak Espínola eta Alexandra Gil jokalarien aurrean Donostiara eraman dute garaipena, hamabigarrena jarraian, Bera Berarentzat markarik onena liga hasiera batean. Eta hori Super Amara Bera Berak partidari hasiera ezin hobea eman diola. Aurreneko jokaldian Etxeberriak hegaletik sartu zuen gola, defentsan donostiarrek baloiak lapurtu zituzten, korrika egin eta kontraerasoan gola egin. Puchek Sans eta Menéndez erdian jarri ditu, Etxeberria eta Arrojeria ondoan eta Aramendia eta Fernández hegaletan, Zugarrondo atepean. Ederrak Sans ordezkatu du erasoan. Prosetecnisa Zuazok, berriz, Espínola eta Alexandra Gil gorde ditu erasorako, Martín eta De Andrés jarriz defentsan. Bizkaitarrei kosta egin zaie jaurtiketak egitea, Super Amara Bera Berak ondo baino hobeto aprobetxatu duena kontraerasoan Sans edo Aramendiaren bidez edo bigarren uholdean Arrojeria edo nafar hegalariaren bidez. Horrela, gipuzkoarren tartea ireki dute 0-5, Juanjo Gonzálezek partida gelditu du, Egozkuek asmatu du, bere taldea aldea murrizten hasi da eta defentsan estutzen. Super Amara Bera Berak joku posizioanalean arazoak izan ditu, bere abiadurak eta defentsak egidanko baloi lapurketak mesede izan ditu baina Espínola asmatzen hasi da eta Egozkue lagun taldea partidan mantendu dute. Puchek jokalariak mugitu ditu Elorza, López eta Ezkurdia sartuz baina zazpi minutu falta zirela, donostiarra kolpe gogorra hartu du buruan, pista utzi behar izan du baina bigarren zatia eserlekutik ikusi du. Orduan bertako taldeak estutu du Super Amara Bera Bera. Puchek Temprano jarri du baina norgehiagoka alde batetik bestera mugiteu da, Prosetecnisa Zuazoren mesederako, pixkanaka pixkanaka aldea murriztu duela Nogales eta Espínola jokalarien bidez. Horrela, bizkaitarrak partidan sartu dira. Tempranok berdinketa saihestu du Espínolaren aurrean, Aramendiak baloia lapurtzeaz gain gola egin du taldeari arnasa emanez baina Hernándezek tartea murriztu du pibotean eta Arrojeriak bi goleko abantaila eman dio Super Amara Bera Berari. Aramendiaren baloi lapurketa batek Menéndez jarri du kontraerasoan eta hurrengo jaurtiketa Tempranok urrundu du. Arrojeriak gola sartu du berriro ere bi puntuak zihurtatzeko. Garaipen honekin, Super Amara Bera Berak bigarren sailkatuarekiko bi puntuko aldea du, halere, oraingo honetan Mecalia Atlético Guardés dauka atzean, izan ere Rocasak Telden Aularen aurka galdu du (29-32). Fitxa: Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 21, Super Amara Bera Bera 24 Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 21 (10+11): Castellanos, Berastain (1), De Andrés, Nogales (4, 1p), Hernández (3), Martin eta Egozkue (4) –titular- A. Gil (2), Espínola (6), O. Gil (1), Elicegui eta Agirregomezkorta. Super Amara Bera Bera 24 (14+10): Zugarrondo, Etxeberria (2), Fernández (3, 2p), Arrojeria (4), Ederra, Menéndez (4) y Aramendia (7) –titular- Sans (1), Múgica (1p), Elorza (1), López (1), Ezkurdia eta Temprano (o.a.). Deialdian: Zaldua eta Berasategi. Epaileak: Bustamante (Nafarroa) eta Álvarez (EAE) Kanporatuak: Nogales eta Hernández Prosetecnisa Zuazotik eta Sans, López eta Menéndez Super Amara Bera Beratik Partzialak: 0-4, 2-6, 5-8, 6-11, 8-12, 10-14 –atsedenaldian- 13-17, 16-18, 17-19, 18-21, 18-23 eta 21-24

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores