Atzo arratsaldean izan zen, ordubete baino lehenago iraun zuena. Manuel Leyes eta César Flores medikuek egin zioten ebakuntza Ana Martínezen esker sorbalda zuzentze aldera eta klubari zera esan zioten “dena ondo atera da, ez dugu ezer arrarorik aurkitu”.
Hemendik aurrera, Super Amara Bera Berako jokalariak lau hilabete baino gehiago iraungo duen errekuperazio prozesuari ekingo dio. Ana Martínezek adierazi du Kopan egoteko asmoa, apirilaren azken astean ospatuko dena. Astebete lehenago, Super Amara Bera Berak A Sangriñan jokatuko du eta maiatzean Porriño hartuko du Bidebietan Kopa ostean, txapeldun gisa fasean egongo delarik. Teldera egingo du bidaia ondoren, Prosetecnisa Zuazo izango da Bidebietan eta Loterías Liga Leonen amaituko du.
Berriro Super Amara Bera Bera hustu egin da Brest Bretagne taldearen aurka, oraingo honetan hiriko Arenan 3.700 jarraitzaileen aurrean, 48. minutura arte markagailuaren aurretik egon zena baina partida galdu zuen (23-19) eta, ondorioz, EHFtik kanpo gelditu dira gipuzkoarrak.
Gascan bezala, Super Amara Bera Berak partidari hasiera ona eman zion, defentsa eta Tempranoren geldiketak baliatuz. Oraingo honetan korrika egiteko aukera izan du Aramendiaren bidez eta eraso jokoan Etxeberriak, defentsan bikain aritu zena, asmatu du hegaletik.
Halere, bretainiarrek defentsan estutu dute, kontraerasoak atera dituzte; bigarren zatian Super Amara Bera Bera aurretik jarri da 12-15 Arrojeria, Fernández eta Menéndezen bidez baina orduan agertu dira Mangué eta Tissier zentrala partida irabazteko.
Fitxa: Brest Bretagne Handball 23, Super Amara Bera Bera 19
Brest Bretagne Handball 23: (8+15): Darleux, Durand (2), Akoa, Le Hir, Pineau (1p), Mangué (4) eta Prouvensier (4) –titular- Limal, Tissier (5, 1p), NGouan (2), Tizi Sadki (1), Copy (3), Toublanc, Desgrolard (1), Le Bellec eta Dangueuger (o.a.)
Super Amara Bera Bera: 19 (10+9): Temprano, Etxeberria (3), Arrojeria (3), Sans (1), Fernández (3, 2p), Menéndez (3) eta Aramendia (4) –titular- Ederra, Elorza, Múgica (2p), López, Ezkurdia, Zaldua, Lizarbe eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: Robert Schulze eta Tobias Tönnies (GER). EHFko delegatua: Francois Mulleners (BEL)
Kanporatuak: Limal, Akoa, Pineua eta Durand Brest Bretagne eta Sans eta Menéndez Super Amara Bera Beratik.
Partzialak: 0-1, 2-5, 3-8, 6-9, 8-9, 8-10 –atsedenaldia- 10-11, 11-13, 12-15, 17-16, 20-18 eta 23-19
Asteburuko emaitzetatik, aipagarriena da Bera Bera Urdina emakumezkoen taldeek lidergoan sendo jarraitzen dutela infantil, kadete eta jubenil mailetan. Era berean, Euskal ligan seniorretan Bera Berak bi puntu garrantzitsu lortu zituen Zarautzen, zazpi garaipenenekin Indupime Basauri taldearen aurkako lehia jarraituz.
Emaitzak:
Infantil neskak:
ORDIZIA IRURENA 2-43 BERA BERA URDINA
BERA BERA TXURIA 14-20 HERNANI ET. A
BERA BERA LARANJA 32-16 LEIZARAN ESKUBALOIA B
Infantil mutilak:
PITCH BIDASOA IRUN B 23-21 BERA BERA URDINA
Kadete neskak:
BERA BERA URDINA 42-7 TOLOSA C.F. ESKUBALOIA B
ORDIZIA ESKUBALOIA 25-12 BERA BERA LARANJA
Kadete mutilak
BERA BERA URDINA 35-13 BANKOA ELGOIBAR
BERA BERA LARANJA 14-39 AMENABAR B ZKE
Jubenil neskak
ORDIZIA ESKUBALOIA 15-24 BERA BERA LARANJA
BERA BERA URDINA 31-20 ORDIZIA IRURENA
Senior
AIALA ZKE 18-21 BERA BERA
EHF Cupeko sailkatu diren 12 taldeekin eta Champions Leagueko multzoetan laugarren postuan gelditu diren beste lau taldeekin; HC Leipzig, Glassverket, Rostov eta Sävehof osatuta geratu da multzoen fasea, Super Amara Bera Bera ligaxka honetatik kanpo gelditu da lehengo larunbatean Brest Bretagnen aurka 23-19 galdu ostean.
Europako ligarik indartsuetako taldeek osatuko dute EHF Cup, ligako txapeldunik gabeko multzoen fasea, hain zuzen. Alemaniako lau talde: HC Leipzig, Metzingen, Bietigheim eta Oldenburg; Errusiako hiru: Rostov, Lada eta Kuban Krasnodar; Frantziako Nantes eta Brest Bretagne; Hungariako Erd eta Alba Fehérvar; Norvegiako Glassverket eta Byasen; Danimarkako Nykobing eta Randers eta Sävehof suediarra.
Hortaz, Europatik kanpo gelditu dira, besteak beste, Espainia, Holanda, Austria, Kroazia, Italia, Polonia eta Turkiako txapeldun atera ziren taldeak.
Bihar Vienan ligaxkaren zozketari ekingo diote, 2017ko urtarrilaren 7-8an hasiko dena.
2016-17ko Loterías Ligari hasiera bikaina eman ostean, jokaturiko hamar partidak irabazita, lidergoan bakarrik, golegile nagusia eta gol gutxien jasotzen duen taldea izanik eta egoera zailak gaindituta, Temprano, Martínez eta Elorzaren bajak, esate baterako, koska bat baino gehiago igo zaio maila Super Amara Bera Berari, bihar EHFKo hirugarren kanporaketako itzulera partidari ekin beharko dio bost goleko desabantaila duela (20-25) Brest Bretagne taldearen aurka.
Montse Puche entrenatzaileak jakin badaki erronka “zaila” dela. Gascan ikusi zen Brest Bretagne “oso talde indartsua dela”, Pineau eta Manguék zuzentzen dutena eta Frantziako ligako sailkapeneko goiko aldean dena. Joaneko partidan eta azkeneko bideoetan ikusitakoarekin, Puchek dio “defentsan ondo gaude”, gainera Patri Elorzaren ekarpena izango du, halere, “erasoan hainbat gauza aldatuko ditugu”. Gascan, Super Amara Bera Berak hasierako 16 minutu zoragarri egin zituen (8-5), defentsan intentsitatea erakutsiz eta erasoan lehenengo lerroak jokuari abiadura eman ziolako.
Ligan helburuak beteta, Montse Puchek onartzen du “kanporaketa gainditzea oso zaila da”, horregatik “partida irabaztea nahi genuke eta batez ere, jokalariek etenaldira –astebete jai izango dute- sentsazio onekin joatea nahi dut”.