Carlos Viver hautatzaile berriak deitu du gaur SUPER AMARA Bera Berako jokalari Esther Arrojeria, Espainiako goreneko selekzioko zerrenda osatzeko Nerea Penaren baja dela eta.
Goreneko selekzioarekin egingo du debuta usurbildarrak, lehengo udan Unibertsitateko selekzioarekin Munduko txapelduna izan ostean. Esther Arrojeria B selekzioarekin zegoen, Susana Pareja entrenatzailearekin, deia jaso duenean.
Arrojeriak Maitane Etxeberria, Judith Sans eta Alicia Fernándezekin bat egingo du. Hungaria eta Kroazioko Eurokopatik ez zuten bat egiten Bera Berako lau jokalariak selekzioan, orduan, Eli Pinedo, Elorza, Temprano eta Núñez izan ziren zilarra lortu zutena. Horrez gain, denbora gehiago pasatu da selekzioan bi gipuzkoar bat egin gabe, orduan Tati Garmendia eta Eider Rubio izan ziren 2008ko maiatzean.
Guadalajaran entranatzen ari da goiz eta arratsaldez Espainiako selekzioa, bihar bi selekzioen arteko lagunartekoa jokatuko da: gorenekoa eta B selekzioa, alegia; ostegunean Bucarestera egingo dute bidaia Ambrós Martín entrenatzaileak zuzentzen duen Errumania aurkari izango dutelarik Izvorani hirian, ostiralean 18,45etan eta igandean 16etan. Itzulera, 20an.
Hortaz, B selekzioan Menéndez, Marta López eta Aramendia geldituko dira eta junior maila, Esloveniako Eurokopan egotea jokoan izango du Estitxu Berasategi junior selekzioarekin asteburuan A Coruñan.