Arrojeriak belauneko lotailu gurutzatua apurtu du Errumanian
Gaur goizeko entrenaldia hasi eta berehala Espainiako goreneko selekzioarekin, Esther Arrojeriak eskuin belauneko lotailu gurutzatua apurtu du, gaur bertan Errumanian egin dioten erresonantziak baieztatu duena.
Hasieran B selekzioarekin zegoena, Nerea Pena nafarreren baja bete du Esther Arrojeriak astearteko lagunartekoan eta Errumanian, non gaur –irabazi du Espainiak 21-24- eta igandean norgehiagokak zituzten.
Arrojeriak jakin badaki lesio honen berri, izan ere, jubenil mailan ezker belaunean jasan izan zuen. Hortaz, aurtengoa ez ezik hurrengoa denboraldi hasiera ere galduko du usurbildarrak.
Alicia Fernández
Esther Arrojeriarekin batera Carlos Viver hautatzaile berriak, Judith Sans, Maitane Etxeberria eta Alicia Fernández deitu zituen. Galizarrak bart belaunean mina zuenez César Flores medikuak aztertu zuen eta ez zuen belauna sendo somatu. Errumaniatik bueltan Alicia Fernándezek erresonantzia egingo du lesioa zehazteko baina sentsatzioak ez dira baikorrak.