Bera Bera

Select your language

Patri Elorza, Ana Temprano, Maite Zugarrondo eta Ana Martínez (errekuperazioarekin jarraitzen du) etxean gelditzen badira baina SUPER AMARA Bera Beratik lau jokalari joaten dira gorenera, beste hiru bigarren selekziora eta beste bat junior mailakora, inplizituki zeozer esan nahiko du.
Goreneko bi selekzioen arteko lagunartekoa izan arren, Carlos Viver hautatzaile berriarekin debuta egin zuten Esther Arrojeria eta Alicia Fernándezek. Maitane Etxeberriak Izarren partidan egon zen 2015ean eta Judith Sans 2016ko ekainean. B taldearen aurka aritu ziren non Marta López, Alba Menéndez eta Leire Aramendia ziren. Aurrenekoak garaile, ofizialki 24-18. Estitxu Berasategik ere junior mailako selekzioarekin egin du debuta, orain Jorge Dueñasek zuzentzen duen taldea eta asteburu honetan Esloveniako Eurokopan egotea dute jokoan.
Gaur egun Montse Pucherekin lan egiten duten jokalarietatik, hamar dira goreneko selekzioarekin internazionalak, atzo laurak eta Elorza, Temprano, Martínez, Marta López, Ederra (2013an) eta Zugarrondo (2016ko urrian). Beste bi B selekzioarekin: Menéndez eta Aramendia, Arrojeria eta Zugarrondorekin batera Unibertsitateko Mundiala irabazi zutenak.
Lehengo udan, Maitane Etxeberriarekin batera, Eider Lizarbe eta Ane Encina –Errotabarriko jokalaria Bidebieta astean zehar entrenatzen duena- junior mailako Mundiala Errusian jokatu zuten. Ezkurdia izan ezik, nazioarte mailan aritu dira guztiak, Andrea Zaldua ere jubenil, junior eta etorkizuneko selekzioan egon zen lesioa bere proiekzioa atzeratu zuen arte eta Maialen Múgica Unibertsitate mailako Mundiala jokatu zuen Portugalen Zugarrondo, María Núñez eta Ana Martínezekin batera.
Bera Berak proeikzio internazionala eskaintzen die jokalariei: Ana Temprano, Judith Sans, Alicia Fernández, Maitane Etxeberria, Esther Arrojeria, Maite Zugarrondo eta Silvia Ederra Bera Beratik egin dute salto selekziora; Bea Fernández, Eli Pinedo, Patri Elorza, María Núñez eta Ana Martínezek berretsi zuten eta Montse Puche eserlekuan dagoenetik Sans, Arrojeria, Alicia Fernández –deialdia honetan- eta Maite Zugarrondok egin dute debuta. Baina ez da gaurko gauza bakarrik, bere garaian urratsa eman zuten: Tati Garmendia, Ane Eizagirre, Amaia Ugartemendia, Marga García, Esme López, Eider Rubio, Patri Pinedo, Matxalen Ziarsolo edo Zulai Agirrek.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores