Birziklabirintioan erakustaldian egingo du ostiralean Bera Berak
Gaur goizean Donostiako Easo Plazan Birziklabirintioa ireki da, San Markos Mankomunitateak, Ecoembes eta Ecovidrio erakudeek abian jarri duten ekimena hondakinen gaikako bilketari buruzkoa, Bera Bera Eskubaloiak lagun delarik.
Birziklabirintoa, izan zaitez gure taldekidea lelopean, kanpainak labirintoa bisitatzeko gonbitea egiten du, egurrezko paletetan osaturik dagoena eta barruan hainbat informazioa eskaintzen duena ondo birziklatzeko: plastikozko brik motako eta metalezko ontziak, zein beirazko ontziak eta paper eta kartoizkoak.
Kanpainaren irudian Eli Pinedo eta Matxalen Ziarsolo jokalarien irudiak agertzen dira eta hainbat publizitateetan, Esther Arrojeria. 127.000 triptiko banatu dira San Markos Mankomunitateko udalerrietan.
Labirintoa apirilaen 21etik maiatzaren 4ra arte zabalik egongo da honako ordutegian: 10etatik 13eta eta 17etatik 20etara eta asteburuan 10,30etaik 14etara eta 17etatik 20etara.
Bera Berako jokalariek eskubaloi erakusketak egingo dituzte Easo plazan, bihar ostiralean 18,30etan eta maiatzaren 2an. Eskubaloia azaltzeaz gain, bertan bildutako publikoa parte hartu dezan animatuko dute, helduek nahiz umeak.
Tati Garmendia eta Eli Pinedok azpimarratu dute “birziklatzearen garrantzia eta herritarren adi egotea” eta era berean, labirintoa bistitzean “gauza berriak ikasi ditugu” onartu dute.