Bera Bera

Select your language

Euskal ligako senior mailan Usurbilen antolatu den lauko finalean, Euskadiko txapelduna zehazte aldera eta, era berean, estatuko sektorean parte hartzeko bi txartel banatu ziren. Senior taldeak hiru partidak galdu arren garaipenak lortzeko aukera izan zituen. Eider Lizarbe eta Maialen Husillos, O Porriñoko Kopan –minutuak izan zituzten Zuazoren aurkako finalean- bajak izanda ere, Bera Bera senior taldeak Usurbil estutu zuen, aurreko faseetan nagusitasuna erakutsi zuen taldea. Ostiralean, Dani Nieto eta Josu Manzanoren jokalariak aurretik jarri ziren, lauzpabost goleko abantaila izan zuten baina bigarren zatian amore eman zuten (27-31). Larunbatean ere Indupime Basauriren aurka ondo hasi ziren donostiarrak baina azken minutuetan bizkaiarrek asmatu zuten garaipena lortuz (18-17). Igandean Bera Berak hiru goleko abantaila behar zuen Zuazorekiko baina ezin izan zuten, Barakaldoko taldeak 19-27 irabazita, Usurbil txapeldun atzetik bigarren gelditu zen. Kopak harrobiko hainbat partida atzeratu zituen. Jokaturiko norgehiagoka bakarrena, Bera Bera jubenil taldeak berdinketa lortu zuen (22-22) Usurbilekin Gipuzkoa Kopan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores