Bigarren zati bikain bat 12. finala jokatzeko (13-19)
Erakusteko moduko 32 minutu jokatu ditu Bera Berak, partida iraultzea lortu duena (27. min 8-4) Mecalia Atlético Guardésen aurrean (13-19) Kopako 12. finala jokatzeko aukera emanez, bosgarren jarraian eta bederatzigarrena 2006. urtetik. Finala, aurreneko aldiz, bi talde euskaldunek jokatuko dute, Prosetecnisa Zuazo Barakaldok 22-21 irabazi baitio BM Porriñori.
Partida gogorra izan da baina. Hasieratik. Bera Bera bikain defentsa, Tempranok geldiketa ikaragarriak eginez, baina erasoan ez zuen asmatzen, Mecalia Atlético Guardésen 6-0 donostiarrak oztopatu baititu. Hortaz, gol gutxi, defentsan lapurtutako baloi bati esker Ana Martínezek aurreneko gola sartu du 4. Minutuan. Eli Pinedok, hegaletik, 0-2 jarri du baina Guardés hobeto hasi da, nahiz eta Manaut ez zegoen fin.
Puchek hasierako ohiko taldea jarri du, Sans –taldeo onena izendatuta- eta Martínez erdian, Arrojeria eta Menéndez ondoan eta Etxeberria eta Pinedo hegaletan. 8. minutuan sartu dute aurreneko gola galizarrek Haridian pibotea aurkituz.
Menéndez kanporatuta, Alicia Fernández sartu da pistan gola sartuz lehenengo baloian. Halere, gipuzkoarrek beste oztopo bat aurkitu dute bidean, Estela Carrera atezaina, Bera Bera 12 minutu gola sartu gabe utziz. Erasoan Haridianek asmatu du eta Guardesek tartea ireki du (26. min 8-4), Pucheren hutsartea eraginez. Bera Berak defentsan estutu zuen, pibotearen lotura batez ere eta Etxeberria eta Pinedok aldea murriztu dute atsedenaldira baino lehen (8-6).
Bigarren zatiaren hasiera erabakiorra izan da. Alicia Fernándezek hutsuneak aurkitu ditu eta Pinedoren bi golekin partida berdindu da (35. min 9-9). Guardések Haridian zuen -14 minutuetan bi gol sartu ditu berak- eta erasoan aukerak hobeak ziren. Martínezek birritan eta Sansek tartea zabaldu dute (43. min 10-13).
Etxeberria eta Tania Yáñezek, sekulako jaurtiketak medio, partida hautsi zuten (50. min 12-16). Azken hamar minutuetan Bera Bera gol bakarra jaso du Kopako finala berriro jokatzeko (13etan ETB4).
Fitxa: Mecalia Atlético Guardés 13, Bera Bera 19
Mecalia Atlético Guardés 13 (8+5): Carrera, Egozkue (2), Hernández (1), Doiro (1), Manaut (1), Haridian (5) eta Kurchankova (1) –titular- Paula García (1), Benzal (1) eta Maestro (o.a..)
Bera Bera 19 (6+13): Temprano, Etxeberria (3), Menéndez, Ederra, Arrojeria, Martínez (4) y Pinedo (6) –titular- Sans (1), Alicia Fernández (3), Bea Fernández, Yáñez (2) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Múgica, Lizarbe eta Husillos.
Epaileak: Javier Álvarez (EAE) eta Yon Bustamante (Nafarroa)
Kanporatuak: Egozkue eta Paula García Guardésetik eta Menéndez eta Sans Bera Beratik.
Partzialak: 0-1, 1-2, 3-3, 5-4, 6-4, 8-6 –atsedenaldia- 9-8, 10-10, 11-13, 12-15, 12-18 eta 13-19