2013an, O Porriñoko Kopan bost jokalari gipuzkoarrak aritu ziren: Eider Rubio, Libe Altuna, Alba Menéndez, Nagore Arizaga eta Maialen Múgica, azken hau BM Porriñorekin. Hurrengo urtean Alcobendasen zortzi izan ziren, Rubio eta Altuna erretiroa hartu arren. Orduan debuta egin zuten Arrojeria, Etxeberria, Ezkurdia, Akuña atezaina eta Nora Azurmendik, bertara joan baitzen ikasketak tarteko.
2015ean ez zen nobedaderik egon, bai ordea 2016an nahiz eta minutu gutxi batzu izan. Puchek saritu zituen Lizarbe eta Husillos gazteei Finalean minutuak eskaintzen eta azken honek gola egin zuen.
Aurten Kopan debuta egiteko aukera Kopan: Andrea Zaldua, Estitxu Berasategi eta Ane Encina. Hortaz, Bera Berari lotuta azken lau urte hauetan hamar gipuzkoarrek txapelketa berezi honetako fase finala bizi ahal izan dute.
Horietatik, jarraipena izan dute Arrojeria –aurten baja izango da-, Etxeberria eta Ezkurdiak SUPER AMARA Bera Beran, tarteka Lizarbek -O Porriñon izango da-; Akuña egun Aiala Zarautzeko bigarren taldean da; Maialen Husillos ez du deialdietan sartu Puchek eta Azurmendi finkoa da Helvetia Alcobendasen. Hortaz gain, zortzigarren fasea beteko duen Menéndez dago, zoritxarrez Múgica baja izango da eta Lur Errekondo ere mina hartuta ezin izango da hamaikagarrena izan.