Ezker hegaleko jokalari bihurtua, Matxalen Ziarsolok 1.423 gol sartu ditu partida baten faltan (Juan Carlos Elorza kazetariak jasotako datuak). Horietatik, Ligan 1.098 izan dira, Leonen sartu zituen lehengo larunbatean azken hirurak; Europan, 195; Kopan, 99 eta Superkopan, 31.
Bere aurreneko gola 2002ko apirilaren 7an izan zen Bidebietan, Vicar Goya taldearen aurka Bera Berak 27-31 galdu zuelarik, Matxalenek hiru gol sartu arren. Europan aurreneko gola 2003ko urtarrillaren 10ean izan zen Bidebietan, TurkiakoTMO SIC Ankara taldearen aurrean (hemen ere hiru gol egin zituen) eta Kopan, 2003an L’Elianan, Bera Berak 20-19 gainditu zuen Itxako final-laurdenetan.
Matxalen Ziarsolo da Bera Berako titulu guztien jabe den jokalari bakarra: hiru Liga (laugarrena izan daiteke larunbatean), bost Kopa eta bost Superkopa.
Larunbatean bere azken partida jokatuko Matxalenek, baina pozik eta komentzituta, 34 urterekin kirol ibilbideari amaiera jarriz. Zenbakiak haratago, Matxalenek arrastoa utziko du klubean, inplikazioa eta konpromiso hizpide, taldea beti gainetik jarri du kapitain eredugarri izanik.
Batetik, Bera Berak Richard Oribe igerilaria eta Leire Olaberria txirrindulariari omenaldi xumea eskaini nahi die partida atarian. Horrez gain, festa giroa ziurtatuta dago DJ batekin, birziklapen jokua egingo du atsedenaldia, horretarako gazteak kiroldegitik barrutik sartu beharko dira pistara eta, horrez gain, hainbat sorpresa.
Sarreren salmenta aurretiaz
Partida ikusi ahal izateko, sarrerak aldez aurretik atera daitezke. Bidebietako bulegoan erosteko aukera dago, ahal balitz, goizeko 9etatik 13ak arte. Era berean, emailez ere eskatu daitezke
Denboraldi horrekiko badago beste kointzidentziarik, izan ere, orduan ere Bera Bera laugarren postuan egon izan zen liga hasi eta berehala. Orduan Rocasa, Elche Mustang eta Helvetia Alcobendas izan zituen gainetik, eta Guardésekin berdintuta ziren donostiarrak. Aurtengo denboraldian, 2015eko urriko porrotak Rocasa eta Guardesekin gipuzkoarrak sailkapenean laugarren postura arte jaitsi ziren, Porriñorekin batera, kanariarrak lau puntura, Guardés eta Zuazo bakar batera.
Halere, Reyes Carrere orduan zuzentzen zuen taldeak azkeneko 20 partideetatik 19 irabazi zituen baina Liga eskuratzeko azken jardunaldira arte itxaron behar izan zuen Zilarrezko mailako jaitsita zegoen Castro Urdialesekin 2013ko maiatzaren 11n. Elche Mustang taldea bigarren gelditu zen, seigarren jardunalditik bi partida baino galdu ez zituelako –bat Bidebietan- eta azken jardunaldian berdindu zuelarik.
Montse Puchek antzeko zeozer egin behar izan du, lau puntuko desabantaila eta gol average berreskuratua (Telden, 18-23 irabazita), Bera Berak norgehiagoka guztiak irabaztera derrigortuta zegoen, 18 garaipen jarraian Loterías Liga eskuratzeko, alegia.
Bestalde, jubenil taldeak Kopako finala jokatuko du asteburuan Aiala Zarautz taldeari 29-14 irabazita. Tecnifuelle Elgoibar izango du aurrean larunbatean Bidebietan (16etan).
Infantil mailako neskek ere jokaturiko partidak bereganatu zituzten, Bera Bera Hiru taldeak Aloña Mendiri eta Bera Bera bi taldeak Andoainen Leizaran Eskubaloia A taldearen aurka (8-12).
Eta Mutiletan ere, bi garaipen. Kadete mailako taldea 20-30 nagusi atera zen Irundik, Bidasoa Irun B taldearen aurrean. Infantil mailako taldeak Tolosan irabazi zuen 30-42.