Bera Bera

Select your language

Atzo egin zioten erresonantziaren emaitzak iritsi ez badira ere, apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitartean O Porriñoko 38. Edizioko Kopan ez da Maialen Múgica izango. Egun zarauztarra ez dago Kopa bezalako lehiaketa batean jokatzeko moduan eta bihar lesioaren berri jakingo du.
Hortaz, 15 jokalariz osaturiko zerrenda aurkeztu du Puchek, oraindik mina izan arren bertan Patri Elorza eta Marta López dira eta Eider Lizarbe, bigarren taldeko jokalaria aurtengo denboraldian 17 deialdietan izan dena.
Puchek Kopa hartu du “erronka moduan, gustoko dugu, gozatzera goaz”, halere, aurten ez du “faboritotzat ikusten” bere taldea, “badakit gainontzeko taldeek faboritotzat jotzen gaituztela baina nire jokalariengan konfiantza dut eta Koparen bila goaz”.
Halere, “partidaz partida, aurrena Elche Mustang, ez da erraza izango, partida sentsazio onenekin amaitu nahi dugu eta gero finalerdiei heldu”. Hemen Guardes edo KH7 BM Granollers izango da aurkaria. Pucheren ustez “Kopan edozer gauza gerta daiteke, zortzi taldeek aukera dute garaikurra irabazteko” eta bere taldea “heldutasunez” ikusten du.
SUPER AMARA Bera Bera 8etan irtengo da Bidebietarik Autocares Davidekin, Benaventen bazkalduko du eta 18,45etan entrenatzeko asmoa du O Porriñon.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores