Gipuzkoarren seigarren finalerdia jarraian izango da biharkoa, Altean 2012ko Kopaz geroztik beti final-laurdenetako norgehiagoka irabazi du, nahiz eta gaur bezala partida landu behar izan duen Elche Mustang gainditzeko (28-24, 15-14 atsedenaldian). O Porriñok aurten ere hartu duen Kopako 38. ediziora Arrojeria eta Fernándezen bajekin iritsi da SUPER AMARA Bera Bera. Hortaz gain, Elorza eta López oraindik ez dira guztiz osatu baina Puchek Malagako jokalaria titular kokatu du. Berarekin batera Sans eta Martínez erdian, Etxeberria eta Menéndez ondoan eta Ezkurdia beste hegalean, Temprano atepean. Baina defentsak ezin izan du Elche Mustang taldeko lehenengo lerroko jokoa gelditu, batez ere Flores eta Musons. Erasoan Martínezek ardura hartu du baina elxetarrak jarri dira aurretik markagailuan, Musons albokoaren bidez.Puchek Zugarrondo deitu zuen. Defentsak hobera jo zuen Elorzarekin eta atezain nafarrak ere geldiketa onak egin zituen. Halere, Floresek barneraketak gauzatu ditu eta SUPER AMARA Bera Berak kontraerasoak atera ezinean eraso posizionalean konzentratuta hegaletatik hutsuneak lortuz.Atsedenaldian, gipuzkoarrak nagusi 15-14 ohi baino gol gehiago jasoz. Bigarren zatian, Puchek defentsan aldaketak egin zituen, Elorza eta Sans eredian kokatuz, Martínez eta Menéndez ondoan, López eta Aramendia hegaletan, gainera Zugarrondok hobetu du bere lana. Martínezek tartea ireki du baina Musonsek berdidu du. Estu mantendu da lehia 37. minutura arte, Martínezek eta Elorzak arnasa eman diote taldeari, Rocamorak hutsartea eskatu du, defentsan Vicente atezainarekin hobeto dute Aramendiak hiru aldiz jarraian sarea aurkitu arte (47. Min: 23-19).Halere, Musonsek penaltiz asmatu du eta elxetarren bi kontraerasoekin gol bakar batera jarri dute taldea. Martínezek birritan ikusi du Sans, Zugarrondok penaltia gelditu du, Etxeberriak gol ikaragarria sartu du eta SUPER AMARA Bera Bera aurretik jarri da 26-23, bost minutu falta zirela. Hortaz, bihar igandea –oraindik ordutegiak zehaztu gabe- laugarren finalerdia Guardes aurka (Alcobendas 2014, Castellón 2015, Porriño 2016). Gipuzkoarrek seigarren finala jarraian jokatu nahi dute.Fitxa: Super Amara Bera Bera 28, Elche Mustang 24Super Amara Bera Bera 28 (15+13): Temprano, López (3), Etxeberria (3), Sans (4), Martínez (5 1 p), Menéndez (2) eta Ezkurdia (1) –titular- Ederra (2), Elorza (3), Encina, Aramendia (5), Berasategi eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Zaldua eta Lizarbe Elche Mustang 24 (14+10): Sempere, Salcedo (2), Gómez (3), Musons (10, 4p), Zhukova, Flores (4) eta Hernández (4) –titular- Lamoneda, Carvajal (1), Castell, Ramos eta Vicente (o.a.) Epaileak: Sergio Rodríguez eta Andrés Rosendo (galizarrak)Kanporatuak: Martínez, Sans eta López SUPER AMARA Bera Beratik eta Flores (2), Musons (2) eta Lamoneda Elche Mustang taldetik. Partzialak: 2-3, 5-5, 7-9, 11-10, 13-13, 15-14 –titular- 18-17, 20-18, 21-19, 23-22, 26-23 eta 28-24