SUPER AMARA Bera Berak gaur arratsaldean Bidebietan entrenaldietara itzuli da Kopan azpitxapeldun izan eta gero. Errekuperazioa hizpide izan diren egun hauetan non La Perla Talasoterapian izan den jokalari bat baino gehiago, SUPER AMARA Bera Berak Loterías Ligan jarri du begirada eta igandean 12etan Godoy Maceira BM Porriño hartuko du. Saioan pistan ez da izan Maitane Etxeberria, igandeari begira jokatzea zaila duelarik. Menéndez: Bera Berako 22.000; Martínez, 1.500 gola Kopan Kopak zenbaki borobilak utzi ditu. Lehenengo golarekin gipuzkoarrak 1.500 goletara iritsi ziren lehiaketa horretan. 60. partida zen Elche Mustang taldearen aurka aurrean final-laurdenetan eta Ana Martínezek sartu du gola penaltiz.Hurrengo egunean, Mecalia Atlético Guardésen aurka hamabigarren gol egin zuen Alba Menéndezek, Bera Berak bere historian sartu duen 22.000. gola Superkopa, Europa, Kopa eta Ligari dagozkionak. Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea