Espainiako Eskubaloi Federazioak Alacanten ospatu zuen urteko asanblada non, besteak beste, kirol egutegia onartu zen, irailaren 2 edo 3an Superkoparekin hasiko dena, irailaren 9an Loterías Liga abian jarriko da maiatzaren 26ra arte iraungo dena, Kopako azken fasea apirilaren 20tik 22ra bitartean burutuko dena.
Egutegia uztailean ezagutaraziko da, eta klubek ez dute zenbakirik hartzeko modurik, hortaz, zozketa zuzena izango da. Mecalia Atlético Guardés eta Rocasa ACE Gran Canaria taldeek Superkopari ekingo diote, SUPER AMARA Bera Bera bigarren astean sartuko da lehian, EHF Cup edo Ligan, Europako federazioak irailaren 9-10 eta 16-17an finkatu baitu aurreneko kanporaketa.
Aurreneko fase honetan, Loterías Ligako 10 partida jokatuko dira, irailean hiru norgehiagoka, azkena selekzioei eskainiko zaie eta horren ostean azaroaren 18an zazpi jardunaldi jarraian ospatuko dira, Europako partidekin bat eginda. Azaroaren 1ean Kopako aurreneko kanporaketari ekingo diote Zilarrezko mailako taldeek eta ohorezko mailako azken sailkatueen artekoa.
Alemaniako Mundiala, Gabonak eta Estatuko selekzioen arteko txapelketa ostean –EHFko multzoen fasea 2018ko urtarrilaren 6an abian jarriko da- Loterías Liga urtarrilaren 13an jarriko da berriro martxan bere 11. jardunaldian. Bost norgehiagoka jarraian izango dira Kopako final-zortzirenei ekin aurretik, aurten partida bakarrera baizik joan etorrian egingo dena otsailaren 17 eta 21ean.
Otsailaren 24tik martxoaren 17ra bitartean, lau jardunaldi. Ostean selezkioei eskainitako astea, Aste Santua eta apirilaren 7tik Kopako azken faseraino bi jardunaldi. Apirilaren 20tik 22ra Kopa ostean, azken bost jardunaldi.
Asanbladan onarturiko erabakien artean nabarmenan dira, besteak beste, klubek gutxienez bost jokalari kontratatu behar dituzte -SUPER AMARA Bera Berak guztiak ditu – eta partidetan estadistikak egitea.