Brasilek aise menperatu zuen Argentian bart Buenos Airesen jokaturiko emakumezkoen eskubaloiko Joku Panamerikarretako finalean 38-20; hortaz, Elke Karsten zilarrarekin gelditu da.
Halere, Argetinak helburua lortu du Alemaniako Mundialerako txartela lortuz, brasildarrak eta Paraguay bezala, atzo Uruguay gaindituz. Finalean nagusitasuna erakutsi zuen Brasil Amorim (7 gol) eta Fachinelo (5) jokalarien selekzioak, atsedenaldian dena erabakita utziz (18-8).
Elke Karsten jokalariak atzo gol bakarra sartu zuen, guztira 16 egin ditu lesioa gainditu duen seinale.
Castellanos eta Arderius, B selekziora
Bestetik, Espainiako B selekzioko Susana Pareja eta Abel Estévez hautatzaileek Merche Castellanos eta Silvia Arderius deitu dituzte ekainaren 30etatik uztailaren 9ra arte burutuko duten konzentraziora. Lleidan entrenaldiak egiteaz gain, non Carlos Viver hautatzaile nagusia ere egongo den, Espainia B taldeak Huescan Errumania izango du aurrean uztailaren 7 eta 9an.