SUPER AMARA Bera Berak gaur goizean baieztatu du entrenatzaileen luzapen kontratua, horien artean Montse Puche, bigarren entrenatzaile Eider Rubio eta Nerea Uranga fisioterapeitua, Ike Cotrinaren laguntzarekin. Gorka Núñez, prestatzaile fisikoak ez du jarraituko eta ordezkapenaren bila dago taldea.
Montse Puchek eskertu dio klubari “emandako konfiantza beste urtebetez jarraitzeko”, hurrengo denboraldiari “ilusioz eta lan askorekin helduko dio sei jokalari berri moldatu beharko ditugu”. Halere, aipatu du “talde hau gustoko dut, gaztea delako eta nire ustez errendimentua ateratzeko aukera izango dugu”.
2014ko martxoaz geroztik Bera Berak gauza bat garbi du madrildarrak “hemen inor ez dela ezinbestekoa”. Eta azaldu du. Lehengo urtean baja garrantzitsuak izan genituen (María Núñez eta Patri Elorza), hurrengoak erretiroa hartu zuten (Ziarsolo, Pinedo, Bea Fernández eta Yáñez) kalitate handikoak eta erreferentziazko jokalariak eta orain taldea egokitu behar da”, horretarako “emozioa eta ilusioa” aipatu ditu eta “talde honekin lan egiteko gogoa du, gaztea delako eta ilusio handia duelako”, nahiz eta Arrojeria eta Ausàs beste erritmo batean hasi diren.
Aurpegi berriez, Puchek dio “gustoko dut taldea, asko, hobetzeko tartea duelako” eta ez dio baztertzen “joku aldaketa”, hori bai, “SUPER AMARA Bera Berak atzean sendo behar du”.
Beste taldeek, Prosetecnisa Zuazok esate baterako egindako fitxaketez galdeturik, Puchek aipatu du “Liga estutzen bada guztiontzako da ona”.
Bestetik, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak adierazi du “Montse Puche da pertsonarik egokiena proiektua aurrera ateratzeko”.