Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Montse Puchek jokalariei eta bide batez zaletuari mezu bat helarazi nahi izan du. Bere ustez aurrean “partida zaila dugu” alde batetik, Europako lehiaketatik ligara pasatzea kostata egiten dugu eta bestetik, aurkaria goian egon nahi du”. Bidebietak hartuko du larunbatean 18etan norgehiagoka (Macías eta Ruíz, Andaluzia).

Puchek dio Mavi Nuevas Tecnologías taldeak “plantilla ona osatu du, oreka handiako, atezainak onak dira, Faria eta Nedelcu eskarmentu handiko jokalariak eta kalitatea Lorena Téllez, Aida Palacio eta Agustina López lehenengo lerroarekin eta Soraia Lopes eta Raquel Caño hegaletan”. Lesioa medio Campigli pibote argentinarra galdu duen La Calzadako taldeak gipuzkoarrak adina puntu ditu, Mecalia Atlético Guardésekin galdu du bakarrik eta Málaga eta Ibizan irabazteaz gain –SUPER AMARA bezala- Granollers eta Porriño gainditu ditu.  

Entrenatzaile madrildarraren ustez “Mavik gauza garbiak ditu eta Ligan aurreneko lau talde onenen artean egon daiteke”ohartarazi du Puchek jokalariei eta zalegoei zuzendutako mezuan. Azken hauei “jokalariak Turkian egindako lana aitortzea” eskatu die.

SUPER AMARA Bera Bera ohiko ordutegira itzuliko da Bidebietara –larunbatean 18etan- bihar irudi berritzailea eta harrigarria izango duen pistara.

Puchek Turkian taldeak erakutsitako intentsitateari jarraipena emate eskatu du. “Alde positiboarekin gelditzen naiz, hartutako esperientziarekin, alegia eta jakinda, talde hau gauza onak egiteko gai dela”. 16 jokalariaz osaturiko azken deialdia errepikatuko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores