Bera Bera

Select your language

Montse Puchek ez du epaileen lanari aitzaki gisa hartu nahi izan EHF Cupetik kanpo gelditzearen arrazoiak azaltzeko orduan. Bi gol baino ez da izan bi taldeen arteko aldea, atzo Kastamonuk lortu zuena (22-24), joanekoan larunbatean Atatürk Spor Salonu bertan berdinketa (35-35) eman baitzen.

Hasteko jokalariak zoriondu nahi izan ditu SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak “aurpegia eman dutelako bi partidetan”. Ondoren, azaldu du “joanekoan soberan izan genuena faltan sumatu genuen atzokoan”. Gazigozo sentsazioekin, entrenatzaileak uste du “jaurtiketetan gehiago asmatuko bagenu aukera gehiago izango genituzke” eta, hortaz gain, beste hutsunea somatu du “eskarmentua horrelako partidetan”. “Kanporaketa osoa etxetik kanpo jokaturik harro nago egindako lanarekin” azpimarratu du Puchek.

Joanekoa eta itzulera “bi partida ezberdinak izan dira, defentsan hobetu dugu baina erasoan jokaldiak gauzatzea falta izan zaizkigu”. Epaileen irizpide aldaketaz dio “partida prestatzerakoan arlo hori kontutan hartu dugu, larunbatean kanporaketak zirenak atzokoan ez dituzte zigortu eta azkenean norgehiagoka guda batean bihurtu da”. “Beraien alde jauzi da kanporaketa, gu kaltetu gaituen erabakiak medio, izan ere, jokalariak ez zeuden konforme epaileekin baina hau Europa da eta, are gehiago bi partidak etxetik at jokaturik”.

Puchek gogorarazi du “taldea oso gaztea da eta partida hauek esperientzia jasotzeko oso baliagarriak dira, orain badakite zertaz doan lehiketa hau, eskubaloia bera eta hori oso positiboa da”. Atzo Kastamonuk hasierako zazpikoaren bataz besteko adina 32,5 urtekoa zen, jokalaririk gazteenak 26 urte zituelarik. Atzoko SUPER AMARA Bera Beran adin hori Castellanos, Arderíus eta Ederra  jokalariek gainditzen zuten bakarrik. Galdu arren, Puchek dio “indartuak atera gara taldeak bere baliabideetan sinisten duelako, badakielako gauza onak egiteko gai dela eta hemendik aurrera Liga eta Kopa ditugu helburu”.

Hainbeste hegazkin eta partida –hiru, bost egunetan-  direla eta, orain atsedena hartuko dute. Larunbatean, urriak 21, Bidebietan 18etan SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligara itzuliko da Mavi Nuevas Tecnologías taldearen aurka seigarren jardunaldian.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores