Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako jokalariek Donostian, Pasaian eta Errenterian kokaturik egon den Birziklik standera egin zuten bisita Trintxerpera Turkiara EHKo kanporaketa jokatu aurretik.

Ekimena San Marko Mankomunitatea, Ecoembes eta Ecovidrio entitateek antolatu dute birziklapena sustatze aldera.

Donostiako Urdaneta kalean astebete egin ostean, Trintxerpe eta Errenteriak hartu zute standa, birziklapenean sor daitezkeen zalantzak argitze aldera. Bi animatzaileek erruletan aritzeko gonbitea luzatzen dute non hondakin ezberdinak agertzen diren edukiontzi aproposena aukeratu nahian. Era berean selfie bat egiteko aukera eman zuena, SUPER AMARA Bera Berako jokalariek egin zuten bezala.

Horrez gain, Mecalia Atlético Guardésen aurkako partidan bezala, SUPER AMARA Bera Berak birziklapen jokua burutu du gaztetxoekin larunbatean, Bidebietan, Gijongo Mavi Nuevas Tecnologías taldearen aurkako partidaren atsedenaldian. Esandako hondakina baloia balitz behar den edukiontzian sartu behar da, Zugarrondori zulo kolore egokian gola sartuz, alegia.

Ikus bideoa

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores