Bera Bera

Select your language

Lehengo asteartean Kontadoresen, Bera Bera Eskubaloiko arduradunek gurasoekin bilera informatiboa burutu zuten, non beharrezkoa diren datuak emateaz gain (arauak, kuotak, funtzionamentua) gazteekin erabiltzen den metodologiaren berri eman zuten.

Bera Bera Eskubaloiak 13 taldeetan banatutako 185 neska-mutil ditu maila ezberdinetan (benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta senior), Guerreras Iberdrola Ligako SUPER AMARA Bera Bera taldeaz gain. Tati Garmendia arduradunaren agurra ostean Verónica Valverde eta María Graciak proiektuaren zutabe nagusienen berri eman zuten, hala nola, heziketa integrala: (fisikoa, baloreak eta intelektuala). Bera Berak hiru esparru ditu: partaidetza (infantil eta kadete), errendimentua (infantiletik senior bitarte) eta goi mailako errendimentua (ohorezko maila eta jokalariren bat).

Guraso ugarik erantzun zioten bilerara, jolas-jarduera eta konpetitzioa uztartu nahi duen eredua azaldu zuen Bera Berak, hau da, jolasaren bidez ikastea, “lehiaketa ez da gure helbururik nagusiena, irabaztea bai baina ez edozein modura”. Era berean, harrobiko arduradunek azpimarratu zuten elikadura eta garbitasunaren garrantzia eta “protagonistak gazteak direla” gogorarazi zien bertakoei.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores