Era ofizialean izan ez bazen arren, Kopako azken fase bateak aurreneko aldiz hartu du Kopattipia delakoa, kadete mailan. Hortaz, kadete mailako zortzi talde elkartu dira O Porriñon ostiraletik igandera arte.
Ez da denboraldi erraza izan Verónica Valverdek zuzentzen duen taldearentzat baina O Porriñora ilusio handiz iritsi zen. Eta bikain pasatu dute. Gainera, lehiatzen jakin izan dute, bi partida irabazita eta multzoko bigarrena izanik.
Goi mailako taldeak bezala, kadeteek aintzin partidan Mecalia Atlético Guardesen aurkako partida irauli behar izan zuten (4-9), bigarren zatian 11-3 partzialarekin 18-14 irabazi zuten (senior taldeak, 19-13). Arratsaldean, Kopa-Ttipiaren garaile Alcobendasen aurka indarrak hustu arte partidan egon ziren (14-25) eta larunbatean Sporting La Rioja gainditu zuten (3-13) pista nagusian.
Animatzen
Osatu ziren ordutegiekin kadete taldeak senior mailako partida guztiak ikusi zituen. Kadeteek hasieratik amaiera arte animatu zuten Bera Bera eta finalean, Zuazo gaindituta, Kopa elkarrekin ospatu zuten.
Argazkian (Juan Antonio Garaikoetxea): Mecalia Guardes taldearekin batera. MiniKopa argazkietan
Bera Bera Eskubaloiak O Porriñon antolaturiko XXXVII edizioko Kopa eskuratu du finalean Prosetecniza Zuazo Barakaldo (17-33, 10-17 atsedenaldian) gainditu ostean, hortaz, garaikurra betirako geldituko da Donostian, bosgarrena baita 2007, 2009, 2013 eta 2014. edizikoak ere bereganatuz.
Erakusteko moduko 32 minutu jokatu ditu Bera Berak, partida iraultzea lortu duena (27. min 8-4) Mecalia Atlético Guardésen aurrean (13-19) Kopako 12. finala jokatzeko aukera emanez, bosgarren jarraian eta bederatzigarrena 2006. urtetik. Finala, aurreneko aldiz, bi talde euskaldunek jokatuko dute, Prosetecnisa Zuazo Barakaldok 22-21 irabazi baitio BM Porriñori.
Partida gogorra izan da baina. Hasieratik. Bera Bera bikain defentsa, Tempranok geldiketa ikaragarriak eginez, baina erasoan ez zuen asmatzen, Mecalia Atlético Guardésen 6-0 donostiarrak oztopatu baititu. Hortaz, gol gutxi, defentsan lapurtutako baloi bati esker Ana Martínezek aurreneko gola sartu du 4. Minutuan. Eli Pinedok, hegaletik, 0-2 jarri du baina Guardés hobeto hasi da, nahiz eta Manaut ez zegoen fin.
Puchek hasierako ohiko taldea jarri du, Sans –taldeo onena izendatuta- eta Martínez erdian, Arrojeria eta Menéndez ondoan eta Etxeberria eta Pinedo hegaletan. 8. minutuan sartu dute aurreneko gola galizarrek Haridian pibotea aurkituz.
Menéndez kanporatuta, Alicia Fernández sartu da pistan gola sartuz lehenengo baloian. Halere, gipuzkoarrek beste oztopo bat aurkitu dute bidean, Estela Carrera atezaina, Bera Bera 12 minutu gola sartu gabe utziz. Erasoan Haridianek asmatu du eta Guardesek tartea ireki du (26. min 8-4), Pucheren hutsartea eraginez. Bera Berak defentsan estutu zuen, pibotearen lotura batez ere eta Etxeberria eta Pinedok aldea murriztu dute atsedenaldira baino lehen (8-6).
Bigarren zatiaren hasiera erabakiorra izan da. Alicia Fernándezek hutsuneak aurkitu ditu eta Pinedoren bi golekin partida berdindu da (35. min 9-9). Guardések Haridian zuen -14 minutuetan bi gol sartu ditu berak- eta erasoan aukerak hobeak ziren. Martínezek birritan eta Sansek tartea zabaldu dute (43. min 10-13).
Etxeberria eta Tania Yáñezek, sekulako jaurtiketak medio, partida hautsi zuten (50. min 12-16). Azken hamar minutuetan Bera Bera gol bakarra jaso du Kopako finala berriro jokatzeko (13etan ETB4).
Fitxa: Mecalia Atlético Guardés 13, Bera Bera 19
Mecalia Atlético Guardés 13 (8+5): Carrera, Egozkue (2), Hernández (1), Doiro (1), Manaut (1), Haridian (5) eta Kurchankova (1) –titular- Paula García (1), Benzal (1) eta Maestro (o.a..)
Bera Bera 19 (6+13): Temprano, Etxeberria (3), Menéndez, Ederra, Arrojeria, Martínez (4) y Pinedo (6) –titular- Sans (1), Alicia Fernández (3), Bea Fernández, Yáñez (2) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Múgica, Lizarbe eta Husillos.
Epaileak: Javier Álvarez (EAE) eta Yon Bustamante (Nafarroa)
Kanporatuak: Egozkue eta Paula García Guardésetik eta Menéndez eta Sans Bera Beratik.
Partzialak: 0-1, 1-2, 3-3, 5-4, 6-4, 8-6 –atsedenaldia- 9-8, 10-10, 11-13, 12-15, 12-18 eta 13-19
Bigarren zati bikain bati esker, intentsitate handiko defentsarekin, erasoan baloi galduak murrituz eta Ciobanuren lana oztopatuz, Bera Bera Eskubaloiak Helvetia Alcobendas (23-27) gainditu du eta, hortaz, O Porriñoko XXXVII ediziko finalerdietan izango da, bosgarren aldiz jarraian. Eta bertan, 2014 eta 2015ean bezala, Mecalia Atlético Guardés izango du aurrean, eguardian Sporting de La Rioja mendean hartu duelarik (15-28).
Partida erritmo altuarekin hasi da, hortaz, baloi ugari galdu dira erasoetan, Bera Berak tartea irekitzeko arazoa izan dena. Helvetia Alcobendasek ondo aurkitu du Silvia Ausàs pibotearekin. Halere, Arrojeriak hutsuneak aurkitu du eta bere taldeari aurreneko abantaila eman dio (5-8, min 16).
Baina Bera Berak erasoak baloiak galtzen jarraitu duenez, madrildarren 4-0 partziala lortu dute Francés eta Azurmendiren bidez, partida irauliz (9-8). Mónica Ausàs albokoak gola sartu duenean Puchek partida gelditu du eta atsedenaldira arte, Bera Bera 0-4 partziala lortu du (11-13) baina ez du abantail hori atsedenaldira eraman (13-13).
Bigarren zatia defentsan bi aldiz lapurtu dute baloia, Pinedo kontraerasoan sartu du, blokatu dira beste jaurtiketa batzu baina orain arazoa Ciobanu zen, atezainak 40. Minutura arte mantendu du bere taldea partidan.
Martínez eta Etxeberriak baloi bana lapurtuta zuzenera joan dira gola sartzera eta madrildarrek gol bakarra sartu dutenez, Bera Berak norgehiagoka hautsi du (41. min 14-18). Horren ostean, Mónica Ausás eta Eli Pinedok sekulako golak sartu dituzte. Gipuzkoarrak tartea kudeatzen hasi dira, Puchek Ezkurdia eta Yáñez sartu ditu. Eta oso minutu onak jokatu ditu Alicia Fernándezek. Judith Sansek kolpe jaso du baina ez du ezer larririk baina Menéndezek bere lekua hartu du, defentsak intentsitatea mantendu du eta Temprano ere bikain.
Hortaz, aintzin zatian partida berdinduta baina bigarrenean Bera Berak estu hartu du Helvetia Alcobendas. Biharko finalerdian, Mecalia Atlético Guardés Kopan .
Fitxa: Helvetia Alcobendas 23, Bera Bera 27
Helvetia Alcobendas 23 (13+10): Ciobanu, Aramendia (2), Gandulfo, Azurmendi (1), Boada (3), M. Ausàs (4), Francés (8, 3p) –titular- S Ausàs, Prieto, P. García, Navas, Cardador.
Bera Bera 27 (13+14): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez, Ederra (4), Arrojeria (4), Martínez (6, 4p) eta Pinedo (6) –titular- Sans (2), Bea Fernández, Alicia Fernández (3), Ezkurdia, Yáñez eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Múgica, Lizarbe eta Husillos.
Epaileak: Ignacio García eta Andreu Marín (Catalunya)
Kanporatuak: Martínez eta Sans Bera Beratik.
Partzialak: 2-3, 4-4, 5-7, 9-9, 11-9, 13-13 –atsedenaldia- 13-14, 14-16, 16-20, 18-23, 19-24 eta 23-27
Bera Bera O Porriñora bidean jarri da “egindako lana berreste aldera”, Montse Puche entrenatzailearen hitzetan. Apirila erabakiorra izanik, “zeregina planifikatu genuen partida zaila hauei ahalik eta ondoen heltzeko, Clínicas Rincón Málaga taldearen aurka hasita, Rocasa Telden gaindituta eta orain Kopa baina gero Guardés eta Porriño berriro”. Puchek jakin badaki “denboraldiko unerik garrantsitsuenean gaude eta guztia ematera goaz”.
Entrenatzaileak O Porriñora 16 jokalari eramango ditu, horien artean, Eider Lizarbe eta Maialen Husillos senior taldekoa, aurreneko Kopa beraientzat. Matxalen Ziarsolok ere taldearekin bidaiatuko du baja izan arren. Taldea goizean atera da Bidebietatik Autocares Davidekin eta aurten kadete taldeak eta zalego batzu ere bigarren autobusa osatu dute.
Bera Bera faboritoa den galdeturik, Puchek gogoratu du “denboraldi hasieran ez zen horrela eta zorionez orain gauzak aldatu dira”. Halere, ez du faborito egoera hori onartu “nire taldea da nire zeregina, ez dut motibatzeko beharrik ikusten baina gauzak lantzen ditugun eran ateratzea nahi dut”.
Helvetia Alcobendas taldearen inguruan, Puchek adierazi du “taktikoki ondo landuta dago, badakite zer egin behar duten”. Eta Loterías Ligan lorturiko garaipena ahaztuta dauka “Kopa ezberdina delako, talde guztiak motibazio handia dute eta eskubaloi festa da”.
Mecalia Atlético Guardés eta Sporting La Rioja taldeek irekiko dute Kopa bihar (12,30etan), donostiarren ostean Clínicas Rincón Málaga eta Prosetecnisa Zuazok elkarren aurka arituko dira eta amaitzeko Porriñok Rocasa hartuko du.
Taldearekin egingo du bidaia Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegi.