SUPER AMARA Bera Bera gaur goizean abiatuko da Autocares Davidekin O Porriñora bidera Guerreras Iberdrola Ligaren zazpigarren jardunaldiari amaiera jartzeko Godoy Maceira BM Porriñorekin (asteartea 21etan Alfredo Arcos eta Óscar García, Madrildarrak).
Gipuzkoarrek Rocasak markaturiko arrastoa jarraitu nahi dute, izan ere, kanariarrek HGB Prosetecnisa Zuazo (38-27) aise gainditu zuten eta lidergoan sendo jarraitzen dute. Era berean Aula Valladolid harrapatu nahi dute, Guardési irabazi ostean Ibizan ere zailtasunak zailtasun garaipena eskuratu zuten (30-36). Donostiarrak eta valladolidekoak Rocasarekin baino ez dute galdu.
Montse Puchek 16 jokalari prest ditu, urrian izan dituenak. Horien artean, Silvia Lladró CBM Playa Algeciras taldearekin asteburuan IV Beach Champions Cup eskuratu duena Kanarietan.
Bestetik, Godoy Maceira BM Porriñok arnasa hartu zuen azken jardunaldian KH7 BM Granollers gaindituta eta jaitsiera postuak uxatzeko borrokan dabil.
Ligako zazpigarren jardunaldian eta laugarren aldia da gaueko ordutegia duela SUPER AMARA Bera Berak, Castelló, Ibiza eta Guardésen aurka Gascan, hortaz, partidaren ordutegia ez da arrotza izango gipuzkoarrentzat. Norgehiagoka streaming bidez jarrai daiteke.