Bi edizio hauetan Bera Bera izan da garaile eta iaz garaikurra jabetzan hartu zuen bosgarren kopa zelarik. Zortziko finala hiru egunetan burutuko da, telebista dela eta final-laurdenak larubatean jokatuko dira, finalerdiak igandean eta finala, maiatzaren 1ean, astelehenean.
Zozketan SUPER AMARA Bera Berak, txapeldun gisa, eta Godoy Maceira BM Porriñok, antolatzaile moduan, balizko finalean baino ez dute elkar ikusiko. Honako taldeek osatuko dute zozketa: Mecalia Atlético Guardés, Rocasa Ace Gran Canaria, Rincón Fertilidad, Helvetia Alcobendas, KH7 BM Granollers –lehenengo aldiz- eta azken fasera bueltan den Elche Mustang.
Aurreneko edizioetan, Bera Berak iaz Helvetia Alcobendas izan zuen final-laurdenetan eta Elche Mustang Castellón eta azkeneko hiru finalerdietan Mecalia Atlético Guardés.
































