Bera Bera

Select your language

Eider Lizarbe Suediako Uppsala hirian dago Unibertsitateko Erasmus programaren baitan. Estokolmotik 70 kilometrora kokaturik dagoen hiri honek eskubaloi taldea duenez, ez du zalantzari izan eta ikasketak eta kirola uztartzen ari da donositarra.

Uppsala HK taldeak hartu du Lizarbe. Bi hilabete ostean Suedian eskubaloiak duen garrantziaz jabetu da. “Talde honek lehen mailan aritu ohi da baina iaz bigarrenera jaitsi zen” azaldu digu. “Helburua igotzea da, faboritoen artean omen gaude, hortaz badugu lana” adierazi du donostiarrak, iaz SUPER AMARA Bera Berarekin 23 deialdietan parte hartu zuena.

Lizarbek lau ezaugarri azpimarratu ditu orain arte izandako bizipenetan. Batetik, azpimarratu du “jokua oso fisikoa da, jokalariak handiak izan arren, oso azkarrak dira eta korrika asko egiten da”. Zentzu honetan, aipatu du “entrenaldietan fisikoa eta esprinak lantzen dira”. Eta nabarmendu du beste gauza bat “suediarrak taldean jokatzen dute, handiak eta indartsuak izan arren gola sartzeko hobeto kokatuta dagoen jokalaria bilatuko dute”.

Lizarbek erreperatu du beroketak “oso dibertigarriak dira, bi ordu lehenago topo egiten dugu hirian eta behin pistan musikaren erritmora dantza egiten dute”. “Eta uneoro norbait daukazu besarkada ematen, suediarrek gustoko dute hori” dio donostiarrak.

Eider Lizarbek bizi izan du gertutik jokalariek eta zalegoek epaileeganako errespetua. “Partidan zehar ez dira sekulan epaileei zuzentzen, ez zaie burutik pasatzen jokaldi bategatik eztabaidatu eta zalegoan ere antzematen da errespetu hori, jokalariak animatu bestetik ez dute egiten”.

Donostiarrak aipatu nahi duen azken ezaugarria da “golak sartzerakoan ospatu egin behar dituzu, ia derrigorrez egin beharreko gauza da”.

Eta partida osteko protokoloa aipatu du. “Norgehiagoka amaieran bi taldeetako jokalariak eskuekin topo egiten da, ondoren epaileei eta partidako jokalaririk onena aukeratzen da, oparitxoa jasotzen duena eta taldeko argazkia egiten da”. Bere lehenengo partidan MVP delakoa jaso zuen Lizarbek “urriaren 1ean izan zen, 30-14 irabazi genuen, taldeki guztiak dantza eskaini zidaten, hunkigarria izan zen”.

Azkenik, Lizarbek frogatu izan du “futbolarekin, Suediarren gustokoen kirola da eskubaloia, oso garrantzitsua da eta taldeek baliabideak eta babesle ugari dituzte”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores