Bera Bera

Select your language

Maila handiko bigarren zatiari esker non SUPER AMARA Bera Berak ezaugarriak agerian utzi dituen, hau da, defentsa-atezainen arteko lana eta kontraeraso bortitza medio, Godoy Maceira (17-33) gainditu du, lehenengo zatiko zalantzak uxatuz.

Izan ere SUPER AMARA Bera Bera intentsitate handiz atera zen, tartea ireki nahi zuen hasieratik eta lortu ere bai. Karsten, Aramendia, Menéndez eta Azurmendik 0-4 ezarri dute laugarren minutura iritsi aurretik, halere, gehiegi zen. Abel Estévez entrenatzaileak partida gelditu zuen eta, Sara Gil jokalariaren bidez eta lehenengo lerroko mugikortasunari esker, donostiarren defentsa eta ordura arte guztia gelditu zuen Castellanos gainditzen hasi zen bere taldea.

Puchek ohiko hasierako taldea jarri zuen pistan: Defentsan Sans eta Azurmendi erdian, Menéndez eta Etxeberria ondoan, Arderíus eta Aramendia hegaletan eta Castellanos atezain. Karstenek Azurmendi ordezkatu du erasoan.  

Baina erasoan hasi dira arazoak gipuzkoarrentzat. Prezipitazioa, pibotearekin ezin lotu, Porriñoren atearekin ez dute asmatu eta Godoy Maceira BM Porriño gerturatu da, partida birritan berdinduz Sara Gilekin eta 22. minutuan aurrera hartuz, lehenengo lerroak ondo mugitzen zuelako baloia eta Cachedak aukera onena aukeratzen zuelako, Samartin edo Gil. Puchek aurretik eserlekua mugitu du, Encinak Arderíus ordezkatuz, Cardosok Etxeberria, Ederrak Sans erasoan, Guarieiro eta Ezkurdia.

Une horretan, Castellanos atezainak ondo eutsi dio lehiari eta azken minutuetan Sans, Cardoso eta Arderíus jokalarien golekin atsedenaldia abantailarekin 12-14 iritsi dira gipuzkoarrak.

Bigarrenean, Natalia Martínez eta Sara Gil jokalariek partida berdindu arren (14-14) bigarren minutura iritsi aurretik, SUPER AMARA Bera Beraren defentsaren intetsitatea nagusitu zaio Godoy Maceira BM Porriñoren erasoari. Castellanos ezin gainditu gainera eta atezainak asmatu du kontraerasoarekin, Etxeberriaren abiadura lagun edo Ezkurdia, Azurmedi edo Arderíus bera ere. Izan ere, Godoy Maceira BM Porriñok azken 28 minutuetan hiru gol baino ez ditu egin, Montse Pucheren jokalariek ezinhobeto aprobetxatu dutena, gainera, entrenatzaileak Berasategi, Zaldua eta Lladró sartu ditu.  

Ikusi partida Godoy Maceira BM Porriño vs Super Amara

Fitxa: Godoy Maceira BM Porriño 17, SUPER AMARA Bera Bera 33

Godoy Maceira BM Porriño 17 (12+5) B. Otero, Gil 8 (2p), Natalia Martínez (1), Cacheda (2), Dapena, Samartin (3), Dos Santos (2) –titular- Nuria Martínez (1), Cerqueira, Liranzo, Alonso, Campo eta Amarilla.

SUPER AMARA Bera Bera 33 (14+19): Castellanos, Etxeberria (4), Menéndez (2), Arderíus (5, 2p), Sans (1), Karsten (2) eta Aramendia (3)  –titular- Azurmendi (3), Encina, Ederra (5), Ezkurdia (3), Cardoso (3), Guarieiro (2), Berasategi, Zaldua eta Lladró (o.a.)

Epaileak: Alfredo Arcos eta Óscar García (Madril)

Kanporatuak: Cerqueira eta Samartin Godoy Maceira BM Porriñotik eta Etxeberria SUPER AMARA Bera Beratik

Partzialak: 2-4, 5-6, 8-8, 10-10, 12-11, 12-14 –atsedenaldia- 14-16, 15-21, 16-25, 16-29, 17-31 eta 17-33

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores