Ohi denez, Forum-nak gonbidapenak bidali ditu Europako lehiaketako partaideei eta Bera Bera Eskubaloia bertan izango dira Europako beste 20 klubekin batera: hamar Champions Leaguekoak, beste hamar EHFkoak eta Challenge Cupeko bakarra.
Bera Bera ordezkatzen Nagore Odriozola –kazetari gisa han dagoela aprobetxaturik- eta Ane Sarasola izango dira, gaur Eurokopako final-erdiak ikusteko aukera izango duena: Danimarka vs Holanda (18,15etan) eta Norvegia vs Frantzia (20,45etan).
Larunbatean, Nagore Odriozola eta Ane Sarasaolak infomazioa pilatuko dute, besteak beste, erakunde horretako hainbat txosten, kluben arteko hausnarketa, Europako lehiaketen inguruan eta foroak EHF eta IHFrekin duten harremana.
Euskadi, Galiza, Catalunya A eta Catalunya B arituko dira elkarren aurka, Argeliak azken momentuan ezezkoa eman duelako. Euskadiko hautatzaile moduan debuta egingo du egun Aiala Zarautz taldeko entrenatzaile Martin Larrañagak. Euskadik Catalunya izango du aurrean asteazkenean 18,15etan (Esport 3 telebistaz) eta hurrengo egunean Galiza edo Catalunya B elkarren aurka arituko baitira, hirugarren eta laugarren posturako lehia 16etan eta finala 18etan.
Super Amara Bera Berako jokalariaz gain, Euskadiko zerrendan dira Prosetecnisa Zuazoko Maddi Aallá eta Jessica Nogales, Aiala Zarauzko Nerea Arregi, Nora Kortaberria, Ane Del Hoyo, Ane Artola eta Haizea Aldalur atezaina, Helvetia Alcobendaseko Nora Azurmendia eta Usurbilgo Ane Herrero.