Bera Bera

Select your language

Bidebietak hartuko du larunbatean 18etan Guerreras Iberdrola Ligako bederatzigarren jardunaldia, SUPER AMARA Bera Bera eta Base Villaverderen arteko lehia, helburu kontrajarriak dituzten taldeak.

Tania Rodríguez –valentziarra - eta Lorena García –aragoitarra- epaileek zuzenduko dute norgehiagoka. SUPER AMARA Bera Berak oraindik punturik urratu ez duen talde bakarra hartuko du, gainera, gol gutxien jasotzen duen taldeak gola gutxien sartzen duena izango du arrean, eta horrez gain, madrildarrak dira gol gehien jasotzen duen taldea dira. Halere, gipuzkoarrek ezin dute hutsik egin eta erlaxaziorik gabe helduko diote lehiari gogoratuz iaz Madrilen gol bakar batez irabazi zutela eta jardunaldi honetan KH7 BM Granollersek Rocasa estu hartu zuela (25-26).

Montse Puchek 16 jokalari deitu ditu, urriaz geroztik deialdia guztiak osatu dituztenak. SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak intentsitatea mantendu nahi du ezusteak saihesteko eta etenaldi aurretik Valladolidera bolada onean iristeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores