SUPER AMARA Bera Berako Elke Karsten jokalaria Argentinak osatu duen zerrendan dago emakumezkoen eskubaloiko Mundiala jokatze aldera, Alemanian burutuko dena abenduaren 1etatik 17ra bitartean.
Karsten, hortaz, Etxeberria eta Arderíus jokalariekin batera SUPER AMARA Bera Beraren ordezkariak izango dira Mundialean. Gainera, aldez aurretik elkar ikusiko dute Melillan, azaroaren 24tik 26ra bitartean burutuko den Nazioartekotxapelketan Japonia eta Ukrainiarekin batera.
Argentina B multzoan kokatuta dago Bietigheim-Bissingenen Norvegia, Suedia, Txekiar Errepublika, Hungaria eta Polonia.