Larunbatean (18etan), SUPER AMARA Bera Berak Base Villavede hartuko du etxean aurten jokatuko duen Guerreras Iberdrola ligan azken partidan. 2017. urtean partida bakarra galdu du, lehengo irailan Rocasaren aurkakoa.
Izan ere, SUPER AMARA Bera Berak Ligako 12 partida jokatu du, Bidebietan hamaika eta Gasca bat –Teledeporten eskaini zena- hamaika irabazita eta bat galdu. 2016-17 denboraldiari zortzi partida dagokio eta aurtengoari, lau.
Gipuzkoarrek jokatu dituzten partidetan gol gehiago eman dira aurtengo denboraldian, bataz beste sartutako 25,3 goletatik 30,25 sartzera orain. Kontran ere, gehiago, iazko denboraldiko azken zortzi partidan 19,25 jaso zuen eta aurten, 25. Hori bai, Rocasak 34 egin zizkion bataz bestea handituz. Kanariarrak eta Mavi Nuevas Tecnologías dira bi aurten bi aldiz pasatu diren taldeak.
Etenaldia aurretik, hurrengo ostiralean SUPER AMARA Bera Berak Valladoliden jokatuko du (21etan, Teledeporte)