Bera Bera

Select your language

Akitaniako jubenil mailako selekzioaren aurka, SUPER AMARA Bera Berak erasoan joku koordinatua erakutsi du lehenengo zatian Iparraldeko Anglet herriko Saint-Jean pistan jokaturiko lagunartekoa aise irabazteko.

Hasieran, SUPER AMARA Bera Berak Akitaniako selekzioaren jokua estutu zuenean markagailuan tartea ireki zuen. Pucheren taldeko jokalari gazteenak, Berasategi eta Encinak asmatu zuten hasierako jaurtiketetan, konfiantza eman ziona taldeari, hutsuneak aurkitu zituen Cardosoren bidez (10. min 4-8).  

Montse Puchek Ermuan aritu zirenak eraman zituen Angletera, hau da, egun prest dituen 11 jokalari. Azurmendi eta Berasategi defentsa erdian kokatu zituen, Encina eta Guarierio ondoan, Cardoso eta Ezkurdia hegaletan, Castellanos atepean. Ederrak Azurmendi ordezkatu du erasoan, donostiarrak lanak zituen Frantziarrek bi pibote erabiltzen zituelako.

Eraso posizionalean asmatzen jarraitu dute gipuzkoarrek Aramendia, Zaldua eta Menéndez sartuta eta abantaila ere hazi egin da Guarierio eta Leríngo nafarraren golekin. Atsedenaldian (9-20).

Bigarrenean, Pucheren jokalariak abantaila handitzen jarraitu du ate aurrean akatsak areagotu arren. Halere, lehenengo zatian bezala, defentsan estutu zuten tartea irekiz Ederra sei metrotan eta Ezkurdia, eskuin hegalekoan aurkituz.

Taldekideak agurtzea, Maitane Etxeberria joan zen.

SUPER AMARA Bera Bera 32 (20+12): Castellanos, Ezkurdia (5), Berasategi (1), Encina (3), Azurmendi, Guarieiro (3) eta Cardoso (5, 1p) –titular- Ederra (6), Zaldua (1), Aramendia (6) eta Menéndez (2).

Kanporatuak: Azurmendi eta Guarieiro

Partzialak: 3-4, 4-8, 5-10, 6-13, 9-17, 9-20 –atsedenaldia- 11-22, 13-24, 13-27, 15-29, 15-31 eta 19-32

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores