Balonmano Ágreda taldeak gonbidaturik, SUPER AMARA Bera Berak bihar larunbata (18,30etan) Aula Valladoliden aurka lagunarteko berri bati ekingo dio Soriako herri honetako klubaren 15. urteurrena ospatzeko antolatu den norgehiagokan.
Gipuzkoarrak zein Valladolideko jokalariek Alemaniako Mundialak –gaur dira finalerdiak- eragindako etenaldi luzea ahalik eta aktiboki pasatu nahi dute, 2018ko urtarrilaren 13an Guerreras Iberdrola Ligara modu onenean iriste aldera.
Montse Puchek Ermuara eta Angletera osatu zuen deialdi berdinarekin abiatuko da bihar arratsaldean Autocares Davidekin, HGB Zuazo eta Akitaniako jubenil mailako selekzioa gainditu zutena. SUPER AMARA Bera Berak froga berriak egingo ditu Euskal kopako finalerdiari ekin aurretik, Elgoibarren abenduaren 22an (19,30etan) Kukullagaren aurka. Bihar Ágredan, Aula Valladolid zain egongo da, Ligako azken jardunaldian gipuzkoarrak mendean hartu zuten taldea.