Gaur goizean Eskubaloi Federazioan egindako zozketaran arabera, SUPER AMARA Bera Bera Ibizizako ANTS:BFIT MuchoTicket Santa Eularia izango du aurean, joanekoa otsailaren 17an eta itzulera, hilaren 21ean Bidebietan.
Klub gehienak eskaturik –O Porriñon egindako proposamena ez zuen Bera Beraren babesa jaso- final-zortzirenak bi partidetara erabakiko dira, Ligan sailkapen orokorrean ondoen gelditu zen taldearen pistan itzulera jokatuko delarik. Egungo Ligako BM Castellón baino ez zen final-zortzirenetatik kanpo gelditu Adesal Córdobak gainditu zuelarik, eta sailkapenari so eginez Gijongo Mavi Nuevas Tecnologías zen saihestu beharreko aurkaria.
Hortaz, zozketaren balorazio positiboa egin du SUPER AMARA Bera Berak, Guerreras Iberdrola Ligan Ibizatik pasatu zuena Santa Eulaliako pistatik (25-30). Montse Puchek ohartarazi du “joanekoa jokatu baino hiruzpalau egun aurretik Telden Rocasaren aurka jokatuko dugu ligako partida erabakiorra baina Kopa da gure erronka nagusienetarikoa eta egoerara moldatu beharra dugu”.
Final-zortzirenak saihestu duten taldeak dira Rocasa, egungo txapeldun gisa, eta antolatzaile moduan, Rincón Fertilidad Málaga. Zozketa horrela gelditu da:
Elche Mustang-Aula Valladolid
Mavi N.Tecnologías-HGB Prosetecnisa Zuazo
Adesal Córdoba- Canyamelar Valencia
Base Villaverde- Maceira Porriño
KH-7 Granollers- Atlético Guardés